Metroaren kilometroak

Onintza Enbeita 2008-09-22 18:38   Euskaldunak munduan

DF itzela danez, metroa da hara eta hona ibilteko garraiobiderik egokiena. Izan be, autobuses edo kotxez mobiduteko pazientzia handia behar da. Trafikoa izugarria da uriaren bazter guztietan. Metroan be, gurean baino pazientzia handiagoa behar da han egia esan. Bizkaiaren bestekoa da Mexikoko uriburua. Atara kontu, zenbat denpora behar dan metroan puntatik puntara heltzeko.

DF itzela danez, metroa da hara eta hona ibilteko garraiobiderik egokiena. Izan be, autobuses edo kotxez mobiduteko pazientzia handia behar da. Trafikoa izugarria da uriaren bazter guztietan. Metroan be, gurean baino pazientzia handiagoa behar da han egia esan. Bizkaiaren bestekoa da Mexikoko uriburua. Atara kontu, zenbat denpora behar dan metroan puntatik puntara heltzeko.

Jente asko ibilten da metroan. Ordu batzutan larregi. Sartu ezinik geratzen da jentea geltoki batzutan. Eta ze desbardinak diran gure gizartea eta hareena: ordu puntetan lehenengo hiru bagoietan andrak eta umeak baino ezin dabe joan. Hemengo begiakaz begiratuta, harrigarria da kontua. Ez ulertzeko bestekoa. Egunak joan eta etorri, baina, kargutzen zara zelan beharrezkoa dan kasu askotan.

Mexikarrek, ez guztiek baina bai askok, ez daukie inongo problemarik neskei eskua sartzeko. Sobran dakigu danok norberak gura bako zirriak ez dirala gustura hartzen. Jazoten dana da, Mexikon nahiko normala dala hori, eta sekulako astrapalea ataraten badozu be, galtzeko dana zeuk daukazula neskea bazara. Orduan, onena, lehenengo hiru bagoietan sartzea da. Beti ez bada be, metroan jente asko dagoanean bai.

Hortik aurrera metroak berak ez dauka ezer berezirik. Munduko metro guztien moduan, lurpetik doan trena da. Lurpetik ibilbide gehienean, baina lantzean baten bere burua agertuten dau han, hor, hemen. Dana dala, munduko leku guztietako metroen moduan, jenteak egiten dau Mexikoko uriburuko lurpea berezi. Egun osoan dendarik ikusi ez badozu be, metroan danetarik eros zeinke.

Trena hartu arteko pasarela luzeetan danetariko generoa eros daiteke: pizzak, txitxarroiak, errebistak... hori bertan ipinitako dendetan. Hortik aparte, 'pilas sinco pesos', 'calsetines tres pesos', 'estuches para sus gafas dies pesos'... eta pentsau be ezin leikezan ehundaka gauza dagoz salgai. Behearen ganean trapua zabaldu, generoa atara eta hantxe egoten dira saltzaileak. Haren paretik miloeka lagun pasetan dira egunero. Baten batek seguru erosiko dauena zer edo ha.

Ibilbide laburrena egiten dozula be metroan, seguruenik baten bat sartuko jatzu bagoira saltzeko zer edo zegaz: ez dakit noren kanta ezagun guztiak hamar pesoan; umeentzako karameloak lau pesoan; pilak; liburuak; eskolarako gauzak... kontu kontari be sartzen da jentea. Agure zahar bat ikusi genduan diruagatik ezkondu zan lagun baten ipuina kontau eta gero borondatea batzen ebana be. Haren teatroak jentearen artean! Baina arretea lortu eban.

Gogorrena kalean bizi diran hainbat lagunen erabagia da. Nik neuk behin baino ez nituan ikusi, baina ohikoa dala esan eustien. Sartu zan metrora bikote bat eta neskak halango mitin laburtxoa bota eban: zelan kalean bizi diran, poliziagaz arazoak deukiezala, ez daukiela jateko ezer, alkar baino ez daukiela, ez daukiela laguntza sozialik... neskeak bere esatekoak amaitu eta batera, mutilak eskuan eroian zorroa zabaldu eban. Barruan kristalak zituan; apurtutako botilaren batenak edo. Harek lurrean zabalduta ipini eta sorbaldeagaz hareek joten hasi zan. Besoa seinalez edo markaz beteta eukan; baita beste besoa be. Garri bueltan be hainbat marka zituan. Holan ataraten dabe bizimodua. Neskeak txapela pasau eta mutilak bere burua zauritu. Eta han normala ei da hori. Esatea gauza bat da, baina bertatik bertara ikusteak, benetan be, arima zatitxu bat ostuten dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu