Onintza Enbeita: 'bidaia pentsau nebana baino askoz hobea izan da'

Saioa Torre Gereketa 2008-08-14 14:35   Euskaldunak munduan

Azken ia bi hilebeteotan Atlantikoaz bestalde izan da Onintza Enbeita muxikarra (1979), Mexikon. Herrialdearen hainbat arpegi ezagutu ditu eta, kazetariaren sena etxean itxi barik joan zan legez, aurrerantzean, han bizitakoak eta sentidutakoak Euskaldunok Munduan atalean kontauko deuskuz. Bidaiaz gehiago jakiteko kuriosidadez bazabize, hona hemen alkarrizketatxu labur hau:

Azken ia bi hilebeteotan Atlantikoaz bestalde izan da Onintza Enbeita muxikarra (1979), Mexikon. Herrialdearen hainbat arpegi ezagutu ditu eta, kazetariaren sena etxean itxi barik joan zan legez, aurrerantzean, han bizitakoak eta sentidutakoak Euskaldunok Munduan atalean kontauko deuskuz. Bidaiaz gehiago jakiteko kuriosidadez bazabize, hona hemen alkarrizketatxu labur hau:


1.- Zergaitik Mexiko?

Opor luze samarrak hartzeko aukerea ikusi nebanerako, urruneko lekuei begira hasi nintzan, eta Mexiko aukera bat gehiago zan. Zalantzan nengoan, baina hona bizi izatera etorritako lagunak neukazan eta oso ondo berba egiten eben honen ganean. Azkenean, DFrako hegazkina hartu neban. Kasualidadea izan da Mexikora etortea. Dana dala, Chichen Itza eta Mayen inguruko hainbat gauza ikusteko gogoa betidanik izan dot. Zibilizazino zaharrak beti mirestu izan dodaz. Aho zabalik ikusi dodaz piramideen inguruko dozenaka dokumental, eta polita zan zuzenean ikusteko aukerea izango nebala jakitea.


2.- Beraz, lanera, oporretan, ala biak buztartu guran?

Plana egin nebanean, helburua oporrak ziran. Azkenean, baina, behin hemen egonda, lana be egin dogu. Ganera, HIESAren ganeko munduko konferentzia be hemen atrapau dot eta alkarrizketaren bat egiteko eta informazinoa batzeko aprobetxau dot. Ibilian-ibilian, beharrerako moduko kontuak agertu dira han hor hemen, baina hasikerako helburua oporrak ziran.


3.- Turista gehienak Mexiko harea zuridun hondartzen, ur gardenaren eta palmondoen bila doa. Atara dozu tartetxuren bat horretarako be?

Bai, zelan ez! Karibe itsasoaren baztarrean eta Ozeano Pazifikoko kostan egon izan naz. Cancunen, Playa del Carmenen eta Isla Mujeresen hondartza zuriak ikusteko aukerea izan dot, eta behinola pelikuletan ikusitako parajeak eretxi jatazan. Edozelan be, bertako jenteak esan eustan hurakan gogor batzuk egon dirala azken urteotan eta hondartzak ez dagozala euren onera etorrita. Leku batzutan estututa dagoz eta harea asko mobiduta dago uretan. Pazifikoan, ostera, harea ez da zuria. Bertako hondartzek gure hondartzen antza daukie, baina zabalak dira eta batzuk oraindino ez dagoz asko ustiatuta. Orduan, trankil egoteko leku zoragarriak dira.


4.- Chiapasen izan zara, zapatisten kanpamentu batean. Zelakoa izan zan bizipena?

Berez, ez da kanpamentua. Ni Oventikera joan nintzan, eurek Caracol legez ezagutzen daben gune batera. Bost Caracol deukiez. Esan daigun euren gune politikoak dirala. Bakotxak hainbat komunidade daukaz bere barruan. Oventicen 38 komunidaderako ospitale, eskola eta 'junta del buen gobierno' dagoz. Ondo hartu ninduen, baina bizipena arraroa izan zan. Arpegia tapauta hartu ninduen eta hasikeran hotza zan alkarrizketea. Gero, gauza asko jakiteko aukerea izan neban euren ahotik zuzenean.

Gobernuak asko estutzen ditu, eta eurek eskertu egiten dabe jentea joatea. Ez bakarrik lanera doan jentearen parte hartzea. Bestela be, garrantzitsua egiten jake euren barri euren ahotik zuzenean emotea, ze gobernuak askotariko informazinoa emoten dau eta eurek ez daukie hori kontrastetako mediorik. Orduan, euren asmoen barri emoten deutse hara arrimetan dan jenteari.

Oventic da erakunderik edo gidarik barik sartu zeinken Caracol bakarra. Beste Caracoletara joateko Oventiken silua jarten deutsue eta ezin da beste barik joan. Bakarrik joakeran, aukera polita eretxi jatan bertara arrimetea.


5.- Zer balantze egiten dozu bidaiaz?

Oso ona! Ez neutson neure buruari helburu handirik imini, baina argi daukat bidaia pentsau ahal izan nebana baino askozaz hobea izan dala. Bai bakarrik egin dodazan atalak, bai ezagutu dodan jentea, eta zelan ez, ikusi dodan guztia; itzela izan da. Mexikok jente zein paisaje zein kultura aldetik aukera asko daukaz. Oso leku desbardinak ikusteko aukerea emoten dau, eta horrek asko beteten dau.

Hori bai, balantzearen orduan argi esan behar dot ikusi dodanaren bikotxa edo hirukotxa dala ikusi barik ixten dodana. Ah! Eta Mariatxiak zuzenean ikustea be, balantzearen alderik politenean sartuko dodala pentsetan dot.


6.- Aurrerantzean, Mexikon bizitakoak Bizkaie!-n kontauko dozuz, artikuluka. Laburrean, ze gai jorratzeko asmoa dozu?

Nire asmoa ez da Mexikoren inguruko azterketa sakona egitea. Horretarako, denpora asko egin beharko neuke hemen. Orduan, ahaleginduko naz neu gehien harritu naben gauzak onerako zein txarrerako jenteari kontetan: Mayen zibilizazinoa, paisajeak, jentea, garraioa, janaria, uriak...

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu