Iguanen lurraldea
2008-10-21 15:10 Euskaldunak munduanKaribeko kostaldeak gauza ederrak daukaz ikusteko. Itsasoa bera sano polita da. Pelikuletako moduko turkesa koloreko uretan tenplau egin leiteke uger. Uraren tenperatureak itsasotik urten be ez egiteko gogoa emoten dau. Hondartzak barriz, zuri-zuriak dira, eta 35 gradutik gora egin arren, hankak ez dira hondarretan erretan.
Karibeko kostaldeak gauza ederrak daukaz ikusteko. Itsasoa bera sano polita da. Pelikuletako moduko turkesa koloreko uretan tenplau egin leiteke uger. Uraren tenperatureak itsasotik urten be ez egiteko gogoa emoten dau. Hondartzak barriz, zuri-zuriak dira, eta 35 gradutik gora egin arren, hankak ez dira hondarretan erretan.
Halanda be, itsasoari begira batzuetan eta barrurago besteetan, Karibearen koloreak orain dala urte asko beste zibilizazino batzuk be erakarri zituan. Mayen lurraldea da Karibe ingurua. Hantxe dagoz: Chichen Itzá (orain munduko gauza miragarrietako bat dana), Kobá, Tulum, Uxmal, Ek Balam… Zein baino zein ederragoak dira. Harri bat bestearen ganean iminita, orain dala mende asko eregitako piramide ugari dagoz. Karibetik beherantzago, Chiapasen, Palenque be badago oihanaren erdi-erdian.
Uxmalen hasi, eta Palenquen amaitu neban nik Mayei egindako bisitea. Antxina herri sagradu izandako lekuotan turistek gerra handia emoten badabe be, parke handiak balira legetxe ikusi daitekez piramideak, pelota jokoak, zenoteak… turistei itxaroten beti egoten da bateren bat. Harri osteetatik urtetan dabe eta eguzkia hartzen egoten dira, bakarrik balegoz legez, lotsa handirik barik: iguanak. Euren terrenoan zagozala gogoratu arazoten deutsue behin eta barriro.
Chichen Itzá, Uxmal eta Tulum
Chichen Itzá mayen herririk garrantzitsuenetakoa izan zan. Bertan dago, Kukulkán Jainkoari egindako piramidea. Harrigarria da, orain dala bost mende baino gehiago Mayek zelako jakinduria eukien ikustea. Izan be, astrologiaren ganeko datu zehatzak eukiezan. Kukulkán piramidearen gorengo tontorrera igoteko eskilarak dagoz, eta eskilaren barrenean suge-buruak. Egin kontu ze zehatz kalkuletan eben eguzkiaren eta izarren barri, ze udako solztizioan, eguzkiak modu berezian emoten dau Chichen Itzán eta eskillaretan egiten dauen gerizpeagaz, esan leiteke sugeak buztana daukala.
Gero, Chichen Itzán bertan, beste tenplu batzuk be badagoz. Horreetako bat zeruko kontuak aztertzeko obserbatorioa izan zala pentsetan da. Hiru leiho eukazan nahiz eta orain nahikoa hondatuta dagoan goiko partea, eta bakotxa leku zehatz batera begira egoan. Bata, esate baterako, Venus planeteari zuzenduta egoan, eta urteko egun batzutan ikusi egiten eben Venus Mayek. Kukulkanen piramideak lau eskilera daukaz: bakotxa puntu kardinal bati begira. Eskilara guztiak, eta ganean daukan tenplo txikia batu ezkero, 365 dira, eta arkeologoek dinoenez, ez da hori kasualidadea.
Chichen Itzák daukan beste berezitasuna pelota jokorako lekua da. Mayek pelota jokoa deitzen eutsen jokoa euken. Zelaian olgetan eben eta halako aro batetik sartu behar izaten eben pelotea. Batzuk dinoe galtzaileak hil egiten zituela, eta beste batzuk ez dagoz horregaz ados. Kontuak kontu, Chichen Itzákoa da pelota jokorako zelairik handiena. Baztarretan herriko nagusiek partidea ikusi egien eregitako lekuak dagoz, eta grabatuz betetako hormek inguratzen dabe pelota jokorako zelaia.
Uxmal txikiagoa da Chichen Itzá baino, baina Jakintsuaren Piramidea deitzen deutsiena sano ederra da. Kukulkanenagaz ez dauka zerikusirik forma aldetik, baina luzea da ha be. Turistek harriak ostuten eta egindako ahaleginen ostean baina, ezin daiteke tenplo askotara igon.
Tulum txikia da. Mayen hizkuntzan, Tulum hormea da, eta horixe dauka berezitasunetako bat: hormaz inguratuta dagoala. Halandabe, beste gauza bat da printzipala bertan: itsasoa. Labarraren ganean dago Tulum. Karibeari begira-begira. Merkataritzara bideratutako jardunetarako sortu eben Mayek eta oraindino hantxe dago itsasoaren zaindari.
Palenque
Behin Chiapasen sartuta, Mayen antxinako arrastoak gitxitu egiten dira eta gaurkoak gehitu. Bertan bizi dira Mayak oraindino. Karibe inguruan be bai, baina gitxiago. Chiapasen nabarmenagoa da euren presentzia. Urteetan aurrera egin dauen herria da Mayena, eta egun, zapaldu samar badaukiez be, euren hizkuntzak eta bizimodu berezia gordetan ditue oraindino.
Han dago Palenque oihanaren erdian, eta hainbat egitura gordetan dituan leku arkeologikoa da. Hain dago begetazinoz inguratuta, ze hango lako hezetasunik ez dakit non gehiago egon leiteken. Eguzki berotan itoteko modukoa da, baina ederra. Ez dira halako tenplo handiak edo altuak, baina asko dagoz alkarregaz. Tenploetako eskilarak gora igon ezkero, urrunera, arbolak eta berdea eta oihana ikusten dira batez be.
Inork ez daki zer dala eta alde egin eben Mayek Palenquetik, baina susmoa da, espainiarrak Mexikora joan ziranean ez egozala bertan. Ordurako, Chichen Itzará joanda egozala eta ha zala euren herririk garrantzitsuena. Kontuak kontu, gorpuak be agertu dira Palenquen, eta pentsetan dabe bertako nagusi izandako gizonen baten amaren arrastoak dirala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!