Zeanuriko Andra Mariak Iñaki Iturriotzegaz
2008-08-21 16:14 BertsolaritzeaLehenago be ekarri izan doguz Bizkaie!-raino bertsolari gazteen bertsoak. Horreetako bertso asko egun seinalatuen ganekoak izan dira ganera. Berbarako, laster bueltan etorriko jakun urriko azken astelehen gernikarra. Aratosteak be ekarri doguz orriotaraino, udako opor-egunen kronikaren bat be leidu ahal izan dogu bertsoz...
Lehenago be ekarri izan doguz Bizkaie!-raino bertsolari gazteen bertsoak. Horreetako bertso asko egun seinalatuen ganekoak izan dira ganera. Berbarako, laster bueltan etorriko jakun urriko azken astelehen gernikarra. Aratosteak be ekarri doguz orriotaraino, udako opor-egunen kronikaren bat be leidu ahal izan dogu bertsoz...
Eta zelan ez, azkenerako Zeanuriko Andra Marien bertso-kronikea hemen dator Iñaki Iturriotzen eskutik. Bertsolari zeaniztarrak herriko jaien laburpena dakarsku egitarauan egon diran ekintzak bertsoz aitatuz. Antolakuntza beharren lekukotza be hurreratzen deutsu zuri irakurle.
Hasieratik kontetan deusku daukan jairako gogoa, horrek dakarren ondorioagaz azkenengo bertsoan. Bitartean mozorroen eguna eta sukaldarien jarduna be aitatzen ditu... Eta zelan ez, Gazte Asanbladearen ixileko beharra eta sortu barri dan ALOZO Zeanuriko Euskara Kultur Taldea. Talde horrek Play Back txapelketan herri osoaren aurrean egin dauen aurkezpen publikoa zelangoa izan zan erakusten deusku. Gozatu eizuez!
Andramari jaietan
danok plazan bildu
lau egun ekinean
gauak barriz hiru
pañeloa soinean
parranden testigu
gau txorien moduan
gabiltza beti gu
ilargiaren lagun
festaren gatibu.
Egitarauan beti
eskaintza zabala
lagun arteko joko
umil ta apala
mozorro txapelketan
galtzea normala
galdetu beharra dot
ezjakin bezala
kuadrila ez al garen
ni eta itzala?
Jaiak ez dira egin
danen babesean
asmo ezkuturen bat
egon lei atzean
boterearen islak
indarra hartzean
etorkizuna dago
hain modu latzean
gazteen asanblada
onartu ezean.
Euskera gaztelerak
hartu barik preso
senti gaitezan geure
herrian eroso
playback-an saiakeran
dantzan erdi koxo
talde bat izenduna
ta izanez oso
Zeanurin euskerea
ein daiten Alozo.
Ezin ahazturik nago
zapatu goiz baten
San Roke eguna zan
ta gainera aurten
sukaldari onaren
rezeta zan eten
zertan nenbilen baina
kostau zan ulertzen
arraultzarik gabeko
tortila egiten!
Ohetik altzau ezik
amaren matraka
gogorra da festaren
osteko aldapa
Zeaniko jai egunen
laburpen bat da ta
gura badozu leidu
edo suabe kanta
orain siestara goaz
ni eta erresaka.
Urriaren bigarrenean hasiko dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketea bertsolarien buruetan bueltaka ibiliko da honezkero. Iñakigaz horrexen ganean ibili gara berbetan. Berak autortu deuskun moduan, 'maila handia egongo da aurten final-laurenetan. Iturriaga eta Elorza azpitik hasiko dira aspaldiko partez eta lehenengoz txapelketan parte hartuko daben gazteak gogotsu etorriko diralako'. Halan da guzti be, badauka Arratiakoen artean esperantzea: 'Arratiako bertsolaritzea momentu onean dago. Aurten lau ordezkari izango gara final-laurenetan: Jabier Olibares, Eñaut Intxaurraga, Manex Sagarna eta neu. Polita izango litzateke final-erdietan Arratiarren bat izatea'.
Ondo ibili 'Iturri' eta beste Arratiarrak eta subertea euki dagizuela txapelketan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!