Bidasoa Folk jaialdia izango da asteburuan Irunen, Hondarribian eta Hendaian

Bizkaie! 2008-08-21 12:10   Musikea

Antolatzaileen esanetan, aurten sekula baino artista eta ekitaldi gehiago izango dira Txingudiko Badian. Jaialdiaren leloa 'Hiru hiri, hiru historia, kultura bat' da. La Banda del Surdo taldeko kataluniarra edota Herbeheretatik etorritako Muyayos de Raiz taldea izango dira, besteak beste.

Bidasoa Folk jaialdiaren zortzigarren edizinoa Irunen, Hondarribian eta Hendaian izango da asteburu honetan. Antolatzaileen esanetan, aurten sekula baino artista eta ekitaldi gehiago izango dira Txingudiko Badian. Jaialdiaren leloa 'Hiru hiri, hiru historia, kultura bat' da.

Jaialdia Los Dulzaineros del bajo Aragon eta Los Gaiteros de Elciego & Friends taldeen eskutik hasiko da barikuan, abuztuak 22, Hondarribiko kaleetan arratsaldeko 18:00etan. Gauean herri bereko Gipuzkoa Plazea izango da eszenatoki nagusia, han Moldaviako Zurgo taldea eta Italiako Uaragniaun taldea Maria Moramarcok lagunduta izango dira gaua folk soinuez beteteko arduradunak, 21:30ean.

Zapatuko jardunaldia Hendaiako Sokoburun hasiko da arratsaldeko 18:00etan. Iparraldeko herri horretan Galandum Galundaina talde portugaldarrak joko dau. Ordubete geroago, 19:00etan, Irungo Zabaltza plazan Herbeheretatik etorritako Muyayos de Raiz taldea izango da. La Banda del Surdo taldeko kataluniarrak 19:30ean izango dira Hendaian eta 20:45ean Irunen. Egunari amaierea emateko, Benito Lertxundik Hendaian eskainiko dau kontzertua.

Jaialdiko azken eguna, Lema folk talde bidasoarragaz hasiko da; Hondarribiko Banako aretoan joko dabe 19:30ean, Kataluniako Lluis Gomez Quartet taldeak lagunduta. GALANDUM Galundaina eta Pauliteiros de Miranda talde portugaldarrek Irungo kaleetan joko dabe, 20:00etan. Azkenik, Ton Rullo i la Pegebanda taldeak Irungo Euskal Jai pelotalekuan amaierea emongo deutso jaialdiari, gaueko 21:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu