Deba herria '7 Sois 7 Luas' jaialdiko partaide

Bizkaie! 2008-08-25 15:01   Musikea

Lehen aldia da euskal herri bat Europa eta Afrikako urigune desbardinetan antolatzen dan jaialdi honetan sartzen dala. Aurten, ganera, ekimen honen inguruan beste hainbat emonaldi be antolatuko dira Debako Alamedan, haize zabalean eta doban.

Irailaren 5ean eta 6an Deban (Gipuzkoan) antolatuko da Sete Sóis Sete Luas jaialdia. Bertan Akim El Sikameya Arjeliarrak eta 7 Sois Orkestra-k parte hartuko dabe.

Lehen aldia da euskal herri bat Europa eta Afrikako urigune desbardinetan antolatzen dan jaialdi honetan sartzen dala. Aurten, ganera, ekimen honen inguruan beste hainbat emonaldi be antolatuko dira Debako Alamedan, haize zabalean eta doban.


'7 Sois 7 Luas' Italian sortua eta 1999. urtetik Europa eta Afrikako beste herrialde batzuetara zabaldu dan jaialdia da. Aniztasuna erakutsi eta herri desbardinetako adierazpen kulturalak zabaltzea da bere asmoa. Jaialdi honen partaidetzea herrietatik bideratzen da, eta partaide guztien artean Sare kulturala osotu da, bertan dagozan disziplina desbardinetako artisten lanak erakutsi eta alkar-trukatzeko.

Sete Sóis eta Sete Luas Jose Saramago idazlearen obratik hartutako sinboloak dira. Esangura horretan, idazle portugaldarra eta Dario Fo antzerkigile italiarra dira jaialdi honen ohorezko partaide fundatzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu