Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoak 6351 bisitari jaso zituan 2008ko lehenengo seihilekoan

Bizkaie! 2008-08-20 10:58

Gallartan kokatuta dagoan museoak igazko aldi berean baino % 39,5 bisitari gehiago jaso ditu. Igaz, urte amaieran, 5.552 bisitari izan ziran guztira.

Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoak (Gallarta, Bizkaia) 6351 bisitari jaso zituan 2008ko lehenengo seihilekoan, igazko aldi berean baino % 39,5 gehiago. Igaz, urte amaieran, 5.552 bisitari izan ziran guztira.

Bisitari gehien jaso zituan hilebetea apirila izan zan, ia 1.500 bisitarigaz. Bestalde, urtarrila izan zan bisita gitxien jaso zituan hilebetea, 499gaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu