Robert de Niro margolariaren lanak ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2008-08-20 14:07   Kulturea

Aktore ezagunaren izen bereko aita margolariaren lehen erakusketea izango da Euskal Herrian, eta aurkezpenean semeak parte hartu dau. BBKren Bilboko Erakusketa Aretoan egongo dira ikusgai pintore estadubatuarraren 35 artelan eta gaur zabalduko da jentearentzat eta irailaren 27ra arte izango da ikusteko aukerea.

Robert De Niroren koadro erakusketea zabaldu barri dabe Bilbon. Aktore ezagunaren izen bereko aita margolariaren lehen erakusketea izango da Euskal Herrian, eta aurkezpenean semeak parte hartu dau. BBKren Bilboko Erakusketa Aretoan egongo dira ikusgai pintore estadubatuarraren 35 artelan eta gaur zabalduko da jentearentzat eta irailaren 27ra arte izango da ikusteko aukerea.

Robert de Niro margolaria 1922an jaio zan Syracusen, New York estaduan, eta 1993an hil zan. Txikia zanetik erakutsi eban pinturarako zaletasuna eta horrek pintore oso desbardinakaz ikastera bultzatu eban. Irakasle horreen artean Ralph Pearson, Joseph Albers eta Hans Hofman dagoz. Obretan, espresionismo figuratiboak eta abstraktuak bat egiten dabe.

Robert de Niroren semea, izen bereko aktore ezagun eta Oscar sariduna, Bilbon izan da, erakusketearen aurkezpenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu