Frank Hsieh: ‘nazinoarteak ez-ikusiarena egiten badau Taiwaneko arazoaren aurrean, gerrea sortu daiteke’
2005-11-25 00:00 BarriketanAzkue Literatur Sarien oinarriak
2005-11-25 00:00 Kulturea
Narrazioak eta olerkiak 2004
Aurtengo Azkue sarien oinarrien aurkezpen-ekitaldian bertan, pasa dan urteko irabazleen lanakaz egindako liburua aurkeztu eben. Gogoratu daigun A mailako narrazino arloan, Enma Arestegi Hazparnetarrak irabazi ebala ‘Ama’ izenburuko narrazinoagaz. Maila berean baina olerki arloan, neskatxu berak irabazi eban ‘Bihotza uhinetan, uhinak bihotzean’ poemeagaz. B mailan, narrazino arloan David Fernandez Santurtziarrak irabazi eban ‘Triste nago’ lanagaz. Olerki arloan, lehenengo saria Miren Estibaliz Vivanco bilbotarrarentzat izan zan, ‘Engoitik Ithakan’ lanagaitik. Bigarren eta hirugarren sarien irabazleen lanak be irakur ...
Udagoieneko eta neguko frutak: zitrikoak
2005-11-25 00:00 Jan edanak
- Inmunidade-sistemea indartuz, infekzino-gaixotasunen aurrean (arnas aparatuko gaixotasunak, bronkitisa, gripea, pneumonia...) babesten gaitue. Birus eta bakterioen kontrako be, defensa eta antigorputzak sortzen dabez.
- Bitaminen eta azido organikoen antioxidatzaile-lana. Berbarako, keztatutako janarietan eta okelatik datozan produktuetan (txorizoa, saltxitxoia…) dagozan nitrito eta nitratoak, oxidatzaile dan nitrosamina bihurtzea ebitetan dau. Holan, minbizia-mueta batzuetatik babesten gaitue.
- Azido zitrikoak, B taldeko bitamina eta flabonoideekaz batera, nerbio-sistemeari eragiten deutso, garuneko funtzinoak bizkortuz.
Horrezaz ganera, zitrikoetan dagozan gatz mineralek, (sodioa, potasioa, fosforoa, magnesioa, burdina eta manganesoak) gorputza eratzeaz ...
Zigor Aldama: 'niretzat oporraldi onena etxean egotea da'
2005-11-25 00:00 Bidaide
3.- Tsunamia orain urtebete izan zan. Zer espero dozu han topetea?
Egia esan, ez dakit. Nik uste dot Tailandia espero dodana baino askosaz be hobeto egongo dala, ezer pasauko ez balitz legez. Sri Lankara lehenengoz joango naz, horregaitik ezin dot imajinau zer topauko dodan. Halanda be, baliteke oraindino egoerea negargarria eta mingarria izatea, ia 200.000 lagun hil ziran eta. Kontuan hartu behar da historiako hondamendi natural handiena izan zala Indonesiako tsunamia. Borrau ezineko markea itxi dau gizartean, betiko.
4 ...
'Bosteko 05' erakusketa ibiltaria herririk herri ibiliko da 2006ko martira bitartean
2005-11-25 00:00 Kulturea
'Bosteko 05' Arrigorriako Kultur Etxean egongo da ikusgai zemendiaren 30era arte. Ondoren, erakusketea Zornotzako Zelaieta Zentrora eroango dabe eta han izango da abenduaren 2tik 26ra.
Abenduaren 28tik urtarrilaren 28ra bitartean, Basauriko Kultur Etxean egongo dira Camacho, Olazabal eta Díez Alabaren lanak; 2006eko zezeilaren 1etik 28a arte Getxon izango da ikusgai 'Bosteko 05', Erromoko Kultur Etxean hain zuzen be; azkenik, Mungian amaituko dau bere ibilbidea ekimenak, Torrebillela Kultur Etxean, martiaren 2tik 31ra bitartean.
'Bosteko' erakusketearen aurreko zortzi edizinoetan 30etik gora euskal ...
Zelan handitu euskerearen erabilerea Hezkuntzan?
2005-11-25 00:00 Euskerea berbagai
Gelaz kanpoko jardunari jagokonez, ostera, hiru jarraibide jorratu geinkez; batetik, eskola espazioan, ohiko klase ordutegitik kanpo burutzen diran jarduerak euskerearen erabilerea indartzeko jarri eta espazio hori ondo antolatzea; bigarrenik, halakoetan jarduten daben personak euskerearen erabilerea handitze horretan daukien eginkizunaz ohartarazo, horretarako preparau, materialak sortu eta argitaratzea, eta hirugarrenik, eskolearen eta inguruko udal, mankomunidade eta lekuan lekuko alkarte eta erakundeakaz lankidetza sistematikorako eta iraunkorrerako markoa eregi eta ahalegin horretarako bitartekoak eskaini geinkez.
Ikusi leitekenez, eskoleak, berak bakarrik, gitxiengo baten hizkuntza gitxiagotua ...
Udako Euskal Unibersidadeak eta Asmoz Fundazinoak software libreari buruzko ikastaroa antolatu dabe
2005-11-25 00:00 sarean
Bizkaie!
Quebecen egon da Koldo Amestoi ipuinez-ipuin irudimena zabaltzen
2005-11-25 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Euskalidentity edo Basquenortasuna: diasporako euskal kulturearen topagunea eta zabalgunea
2005-11-25 00:00 Euskaldunak munduan
Euskal identidadea Gloria Totorikaguenaren berbetan
Gloria Totorikaguena Boisen jaio zan eta gaur egun Nevadako Unibersidadeko Euskal Ikasketa Zentroko irakaslea da. Liburuak, artikuluak eta doktorego tesia egin dauz euskal diasporearen ganean. Gai zabal horretan beren beregi aztertu dau euskal indetidadea(k), askotako identidadeak eta euskal diasporeak eta euskal etxeek dabezan hartu-emonak Euskal Herriko instituzinoakaz. Hermes aldizkarian Oiartzabalek Totorikaguenari egin eutson alkarrizketearen laburpena da hona ekarri doguna.
Totorikaguenaren eretxiz garrantzitsua da Euskal Herrian bizi diran euskaldunei jakin eragitea zazpi herrialdeetatik kanpo miloaka ...
Manoproteinak
2005-11-25 00:00 Jan edanak
Hondarren ganeko ardaoaren ontze prozesua edariari ezaugarri organoleptiko interesgarriak emoten deutsozan teknika ezaguna da. Horrezaz ganera, ardaoaren oreka fisiko-kimikoa hobetzen dau. Ardaoa hondarrakaz kontaktoan denpora luzez dagoanean, hildako legamiek oxigenoa kontsumiduten dabe eta, ondorioz, oxidazinotik babestuago dago. Polisakaridoak eta manoproteinak libre geratzen diran legez, koloide kopurua gehitu eta ardaoaren egiturea hobetzen da.
Osogaiok loditasun berezia emoten deutse ardaoari ikuspuntu organoleptikotik, egitura atseginagoa eginez. Taninoek ahoan sortutako mingoztasun sentsazinoa gitxiarazoten dabe. Bestalde, oreka proteikoa be hobetzen dabe, batez be ardao zurietan ...
Eragile baten omenez
2005-11-25 00:00 Antxinakoak Geurera
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria
Bilboko Udalak eta Bertsozale Elkarteak lankidetza-hitzarmena berbatu dabe
2005-11-25 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaie!
Nontzeflash eta Nontzefilm 2005-2006
2005-11-25 00:00 Kulturea
Nontzefilm II. Film Laburren Lehiaketa
www.nontzeberri.com kultura webguneak eta FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiak Film Laburren II. Nontzefilm Lehiaketea abiarazo dabe. Lehiaketea on-line izango da www.nontzefilm.com gunean eta lan onenak FANT 2006an pantailaratuko dira.
Lanak honako formatuetan aurkez daitekez: .mov, .mpeg, .avi, .asf eta .wmv. Artxiboen ezaugarriak: 3.5 Mb eta 3’30 minutuko iraupena (kredituak barne) gehienez. Aurten bada, 30 segundu gehiago.
Filmak jasoteko epea 2006ko zezeilaren 22an (13.00 p.m.) amaituko da. Dana ...
Bilbon, Ken Saro Wiwa gogoan
2005-11-25 00:00 Kulturea
Ken Saro Wiwa
Ogonilanden (Nigeria), Niger ibaiaren deltako lurraldean bizi zan Ken Saro Wiwa. Hainbat nobela, ipuin eta telebista gidoi arrakastatsu idatzi ebazan 80ko hamarkadan. 1990ean MOSOP, Ogoni Herriaren Biziraupenerako Mobimentua sortu eban, bakea eta ekologismoa ardatz legez eukazan erakundea. Nazino Batuen Herri Indigenen Batzordean egin eban berba 1.992an, Nigerreko deltako petrolio-kanpaineak herriari egiten eutson kaltea salatzeko. Urte bi geroago, atxilotu eta urkatuta hiltera zigortu eben, zortzi lagunegaz batera. 1.995eko zemendiaren 10ean hil eben.
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1652
1653
1654
1655
1656
1657
1658
1659
...
1789
1790
1791
1792
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa