Ibilaldia 2007: maiatzaren 21ean, Balmasedan

Bizkaie Eta Bie 2006-06-30 02:00   Euskerea berbagai

'Geroaren deiadarra' lelopean antolatuko dau Zubi Zaharra ikastoleak

Balmasedan eta Enkarterrin euskerearen alde ekin gura daben euskaltzale guztiei dei egiten deutso Zubi Zaharra Ikastoleak, herria euskalduntzeko pausuak emoteko eta Enkarterrin Ikastolako proiektu sendo bat eregiteko laguntzinoa eskatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gerediagak Pablo Pedro Astarloa omenduko dau gaur bere heriotzearen 200. urtemugan

Bizkaie! 2006-06-29 02:00

Pasa dan bagilaren 2an ospatu zan Pablo Pedro Astarloaren (1752-1806) heriotzearen 200. urteurrena eta urtemuga hori gogoratzeko asmoagaz, Gerediaga alkarteak euskaltzale durangarra omendu eta euskerearen alde izan eban konpromisoa goraipatu nahi ditu.

Elikadura egokiak kirolari gazteek izaten dabezan gihar-hausturak ebitau leikez

Bizkaie! 2006-06-29 02:00   Jan edanak

Ikerketea, Getxoko Arenas Clubeko kategoria desbardinetan dabilzan 14 eta 21 urte bitarteko 60 futbolarigaz egin zan. Kirolari horreen dietea aztertu zan, gehiegikeriak eta bakotasunak egun bakotxerako gomendautako janari kantidadearen (RDI) eta janari kantidade egokien (IA) arabera balorauta.

Danetara, 18.821 lagun hil ziran igaz EAEn, 2004an baino 720 gehiago

Bizkaie! 2006-06-29 02:00

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2005ean 18.821 persona hil ziran, aurreko urtean baino 720 gehiago. Heriotzen kopurua, beraz, % 4 gehitu zan; hildakoetatik 9.958 gizonezkoak eta 8.863 emakumeak izan ziran, Eustatek emondako datuen arabera.

Jazzber: jazz musikea Bermeon

Bizkaie! 2006-06-29 02:00   Musikea

JazzBer jaialdiaren XV. edizinoak jazz musikaz jantziko dau Bermeo astegoienean. JizzJazz kultur taldeak sortutako jaialdia bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean eta 2an izango da herri bizkaitarreko Nestor Basterretxea aretoan. Estilo askotako musikea entzungai egongo dan arren, jazz musikea nagusituko da, izan be, jardunaldien helburua musika-estilo hori sendotzea eta zabaltzea da.

Euskal Herrien arteko III. Joko Topaketen finala Berrizen, astegoienean

Bizkaie! 2006-06-29 02:00

XIBA umeakan gorputz hezkuntza eta aisialdia garatzea helburu dauen Ikastolen Alkarteko proiektua da. Aurreko urte bietako arrakastea ikusita, euskal jolas, joko eta kirolak berreskuratzeko helburuagaz, hirugarrenez antolatu ditue Euskal Herrien arteko III. Joko Topaketak. Udaberrian Euskal Herriko hainbat txokotan lehian ibili ostean, garagarrilaren 1ean jokatuko da finala Berrizen.

Bilboko udal liburutegien zerbitzuak kalean barriro uda honetan

Bizkaie! 2006-06-29 02:00

Garagarrilaren 1etik aurrera, liburu, prentsa eta aldizkarien mailegua eta irakurketea suspertzeko tailerrak Bilboko plaza, parke eta ugerlekuetan eskainiko dira.

Metro Bilbao Guggenheim Bilbao Museoaren babesle

Bizkaie! 2006-06-29 02:00

Metro Bilbaok lankidetza-hitzarmena sinatu dau Guggenheim Bilbao Museoagaz eta, era horretara, garraio-konpainia museoaren babeslea izango da.

Gay, lesbiana, transexual eta bisexualen Harrotasun Eguna

Bizkaie! 2006-06-28 02:00

Mundu zabalean ospatuko da eguna eta, horretarako, hainbat ekitaldi antolatu dira ‘Batu eta Segi’ lelopean. Horrezaz gan, urteurren berezia ospatuko dabe, Espainiako kode zibilean homosexualen arteko ezkontzak onartu ziraneko urteurrena.

J.K. Rowlingek iragarri dau bi pertsonaia hilko dirala Harry Potterren azken nobelan

Bizkaie! 2006-06-28 02:00   Kulturea

J.K. Rowling idazle ingelesa Harry Potter mago gaztearen azken abentura idazten ari da momentu honetan, eta Channel 4 britainiarrari eskainitako alkarrizketa batean adierazo dau bi pertsonaia hil egingo dirala azken eleberri horretan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Enoturismorako aukera barria Errioxan

Imanol Sarasola Enologoa 2006-06-28 02:00   Jan edanak

Logroñoko Udalak eta Logroño Turismo Fundazinoak ‘Centro del saber del Rioja’ izeneko proiektua aurkeztu dabe, Errioxan ardaoaren ezagutzan onarrituta turismoa bultzatzeko ekimena. Zentro horretan, sensazino eta perzepzinoen bidez, ardaoaren eta lurraren arteko lotura estua ezagutzeko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diran bisitariek.

Deustu Fundazinoak gizartearen zerbitzura jarriko dau unibersidadearen ondare zientifikoa

Bizkaie! 2006-06-28 02:00

Deustuko Unibersidadeak Deustu Fundazinoa aurkeztu dau gaur, bagilak 27. Erakunde horren helburua honako hau da: Deustuko Unibersidadearen ondare zientifikoa (ikerketen emoitzak, irakaskuntzea edo beste edozein aurrerakuntza teknologiko) gizartearen zerbitzura jartea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Udako Jaialdiak' programeak 70 kontzertu eskainiko ditu udan

Bizkaie! 2006-06-28 02:00   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dauen 'Udako Jaialdiak' programeak 70 kontzertu eskainiko ditu udan zehar lurraldeko bederatzi herritan, udako hilebeteak aprobetxatuz herri bizkaitarretako 'bizitza kulturala dinamizetako eta indartzeko asmoz' .

Antzerkiak, musikeak eta umoreak Bilboko kaleak jantziko ditu

Bizkaie! 2006-06-28 02:00

’Bilbo Kalealdia’ ekimenaren barruan, Bilboko Kale Nagusia zirkuaren omenezko eszenatoki bihurtuko da gaur eta bihar. Belgikako Dominique Kerignarden ‘El circo de las pulgas’ lana, Andaluziako Malaje Solo taldearen azken lana edota Jon Zabal, Zañartu eta Txoborro magoen Gune Magikoa ikusgai izango dira. Bestalde, ‘Antzerkiaren zazpi kaleak’ ekimenaren barruan, Unamuno, Santiago eta Arriaga plazak eta Plaza Barriak hogei ikuskizun inguru hartuko dabez garagarrilaren 11, 12 eta 13an.

Van Morrison Bilbon

Bizkaie! 2006-06-27 02:00   Musikea

Van Morrison musikari ezagunak kontzertu bi emon ditu aste honetan Bilboko Euskalduna Jauregian. Emonaldiak bagilaren 27an (20:00etan) eta 28an (21:00etan) izango dira. Oraindino badagoz sarrerak.

Astigarrako Udalak Jose Maria Setien omendu dau

Bizkaie! 2006-06-27 02:00   sariak-autortzak

Astigarragako Udalak oraintsu herriko semetzako izentaua izan dan Jose Maria Setien omendu dau bagilaren 27an, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako ekitaldian.

Ulaan Baatar: amesgaiztoen uria

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2006-06-27 02:00   Bidaide

Apartamentu txiki bat alokatu dogu laurontzat Mongoliako uriburuan eta harrituta itxi gaituen ohar bat irakurri dogu: ‘gauerdiaz geroztik, ez urten kalera; ez da bape segurua’. Uriko kale trankilak ikusita, honakoa pentsau dogu: ‘asiarrak beti bardin; maniatiko hutsak dira segurtasun kontuetan’. Baina oker gagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Harresitik gerorantz', Elorrioren 650. urteurrena

Bizkaie! 2006-06-27 02:00

1356. urtean, bagilaren 27an, uri nortasuna emon eutson Elorriori D. Tello Bizkaiko Jaunak.

Vers le sud

Joseba Terreros 2006-06-27 02:00   Zinema kritikak

Vers le sud filman turismo sexualaz ganera, maitasun ordainduaren bila doazen andrazko honeen bakardadearen, desio ezkutuen eta kontraesanen gaia jorratzen da, hori guztiori Haitiren errealidade politiko gogorrak zipriztindua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)