Filgi Claverie eta Jose Luis Lizundia Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kide izentau ditue
2008-07-30 10:44Kultura sailburuaren proposamenaren harira Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak hartutako erabagia da Claverie eta Lizundia Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kide izentau izana.
Kultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko bi kideren izentapena onartu eta Filgi Claverie Michelena eta Jose Luis Lizundia Askondo izentau ditu Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaritza Batzordeko kide izateko.
Eusko Legebiltzarrak 2007ko apirilaren 20an onartutako 3/2007 Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute sortzeko eta arautzeko Legeak sortu eban, Jaurlaritzearen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak bere Antolakuntza eta Jarduera Araudia ezarri eutson eta Jaurlaritzaren bagilaren 24ko Dekretuak izentau zituan Patronatuko kide Claverie eta Lizundia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!