Nazinoarteko Skyrunning Federazinoa (ISF) sortu da Italian

Bizkaie! 2008-07-24 13:47

Orain arte FSA alkartea izan dana, Mendi Lasterketen arloan World Series zirkuitua kudeatzen ebana, Nazinoarteko Federazino barri (ISF) bihurtu zan bilera horretan, eta bertan, Euskal Mendizale Federazinoak eskubide osoko kide legez parte hartzeko asmoa dauka.

Euskal Mendizale Federazinoko ordezkaritza bat, UVFDko Nazinoarteko Harremanetarako Bulegoko abokadu bategaz batera, Canazein izan da garagarrilaren 19an, Mendi Lasterketen Nazinoarteko Federazinoa (ISF) eratuko dauen Batzar Eratzailean parte hartzeko. Orain arte FSA alkartea izan dana, Mendi Lasterketen arloan World Series zirkuitua kudeatzen ebana, Nazinoarteko Federazino barri (ISF) bihurtu zan bilera horretan, eta bertan, Euskal Mendizale Federazinoak eskubide osoko kide legez parte hartzeko asmoa dauka.

Euskal ordezkaritzeak, Arantza Jausoro buru ebala, Canazein, FSA ohiko eskubide osoko kide legez Euskal Mendizale Federazinoak zituan eskubide historikoak autortzeko eskaerea egin eban, eta, Kataluniako Federazinoko presidenteagaz batera, argi adierazo eban bi federazinoetako lehiakideek beren selekzinoen ordezkaritzea betez nazinoarteko lehiaketetan parte hartzen jarraituko ebela.

Eskari hori datozen egunetan zehaztu beharko da, ESF barriaren Biltzarra behin betiko eratzen danean eta lehiaketarako kirol araudi barriak onartzen diranean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu