'Eraikitzen', KilometroaK'08ko kantua

Bizkaie! 2008-07-23 11:27   Euskerea berbagai

Bideoklipean, ikasle batzuk agiri dira Irurako Ikastolea eregiten baina azkenean herritarren laguntzinoa behar dabela konturatzen dira. Danen laguntzinoagaz ikastolea eregi eta aurrera egitea lortuko dabela da mezua.

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean, urriaren 5ean, Iruran ospatuko dan Kilometroak'08ko kantua eta bideoklipa aurkeztu ditue.

Igor Elortza Kilometroak 2008ko koordinatzaileak mahaikideak aurkeztu, Joseba Aranburu, Iñigo Karrera, Egoitz Ezkerra, Julen Goikoetxea (Desordutan taldeko kidea, musikearen egilea) eta Aitor Mendiluze (berben egilea) eta bideoklipaz adierazo dau, ikasle batzuk Irurako Ikastolea eregiten agiri dirala baina azkenean herritarren laguntzinoa behar dabela. Danen laguntzinoagaz ikastolea eregi eta aurrera egitea lortuko dabela da mezua.

Kilometroak 2008ko irudiaren sortzaile Tolosako ZUT diseinu etxea izan da, eta euren ideia batean oinarriturik eta eurek eginiko gidoipean Run Down-e produktorak eginiko lanaren ondorioa da Kilometroak 2008ko bideo promozional hau, Carl Watermark-en zuzendaritzeagaz. Bideo berezia da 3-D infografiak eta irudi errealak nahastuz. Grabazinoa Tolosako Bonberenean egin zan bagileko bi arratsaldetan, baina lanaldi osoaren atalik gogorrena edo konplexuena bi aste iraun dauen muntaia izan da.

Bideoan agertzen diran personaiak Irurako ikastolako umeak, gurasoak eta aitite-amumak dira. Horreekaz batera Kilometrotako aurtengo ekitaldiko kantua egiten ibili dan lan taldeko partaide ugari agertzen dira bideoan, Desordutan taldeko kideak, Bonberenea txarangakoak, Jone (kantaria), Gorka (Izeba Pilarren Ilobak taldeko kidea), Aritz (Deabruak Teilatuetan taldeko abeslaria) eta Aitor Mendiluze (bertsolaria eta KMK kantako letraren egilea).

Ondoren, Joseba Aranburu 'Txus' Desordutan taldeko kideak hartu dau hitza. Batetik, antolakuntzearen deia zelan hartu eban adierazo dau, kantua baino gehiago proiektuaren osotasuna aurkeztu eutsiela eta horren gidaritza egitea zala eskatu eutsiela esan dau, eta ezelako duda barik onartu ebala. Proiektua kantua bera baino zabalagoa izan da, kolaborazinoak, Kilometroak 2008n beraren ezagutza haundiagoa eta bere helburu guztiakaz bat egitea. Horregaz batera, kolaboratzaile guztiak eskertu gura izan ditu, Mulanbo perkusino taldea, Bonberenea txaranga, Jone kantaria, Izeba Pilarren Ilobak taldeko Gorka eta Deabruak Teilatuetan taldeko Haritzen partaidetzea batetik eta Bonberenean grabazinoan, entseguetan eta abarreko lanetan parte hartu daben kide guztiak bestetik.

Aitor Mendiluzek egin dau berba jarraian eta kanturako sortutako berbek Kilometroak berak eta zabalago ikastoleak herrian suposatzen dabena laburbildu gura izan dauela adierazo dau, alkarlana, helburak lortzea eta partaidetzea.

Amaitzeko, Igor Elortza koordinatzaileak prozesu guztian parte hartu dabenak eskertu ditu eta medioei beronen zabalkundea egiteko deia luzatuz amaitu da prentsaurrekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu