Gatibuk zemendian kaleratuko dau disko barria Baga-Biga diskoetxeagaz

Bizkaie! 2008-07-24 15:30   Musikea

Gatibu taldeak datorren zemendian argitaratuko dau bere ibilbideko hirugarren diskoa, oraingoan Baga-Biga diskoetxeagaz, eta aurkezpen kontzertua abenduaren 7an izango da, Durangoko Plateruena kafe antzokian, Euskal Liburu eta Disko Azokearen ekitaldien barruan.

Baga-Biga diskoetxeko arduradunek gaur jakinarazo dabenez, talde gernikarra garagarrilaren 28an sartuko da diskoa grabetan Iñaki Uoho (Platero y Tu, Extremoduro, Inconscientes) musikariaren eta teknikariaren aginduetara Muxikako La Casa de Iñaki estudioan.

Diskoak hamar abesti izango ditu eta izenburu luzea aukeratu dabe diskoari izena emoteko: 'Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik'. Taldeak ez dau aldaketarik izan eta musikari berberak sartuko dira estudian diskoa grabetan. Abuztuaren 2an Iparraldean grabauko dabe single barriaren bideoklipa eta zemendiaren hasieran kaleratuko da diskoa.

Gatibu taldearen diskoetxe eta management bulego barria Baga-Biga enpresea izango da eta Baga-Bigak kudeatuko deutsoz Gatibu taldeari bidean sortuko diran musika gai guztiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu