Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketak martxan dagoz
2006-10-24 02:00 BarriakNontzeberri webguneak ‘Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa’ eta ‘Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa’ antolatu ditu Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2007) laguntzinoagaz. Biak martxan dagoz honezkero. Lehiaketak on-line izango dira eta lanik onenak datorren urteko FANT jaialdian egongo dira ikusgai.
Getxoko Aste Korala urriaren 25etik 28ra
2006-10-24 02:00 MusikeaGetxoko XXVI. Aste Korala bihar, urriak 25, hasiko da, Irutasun abesbatza getxoztarraren eskutik. Aurten, gainera, Kubako, Errusiako eta Bulgariako taldeek parte hartuko dabe Algortako Getxo Antzokian izango diran emonaldietan.
Seme-alabei gurasoak zelan zaindu erakusteko eskolea Lekeition
2006-10-24 02:00Gurasoen etorkizunaren ganean seme-alabei prestakuntza emotea da Lekeitioko Udalak eta Bizitzen Fundazinoak eguenean martxan jarriko daben ‘Seme-alabentzako Eskolea’ izeneko ekimen aitzindariaren helburua.
Bartra finalaurrekoetan
2006-10-23 02:00 BertsolaritzeaArrigorriagako Lonbo aretoa bertsolariz eta bertsozalez bete da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa saioa ikusteko eta entzuteko. Taula ganean zortzi bertsolari gazte alkartu dira eta gazteenetarikoak lortu dau zuzenean finalaurrekoetarako txartela. Bartra santutxuarrak 396,5 puntu lortu ditu. Atzetik, Jabier Olibares, Urtzi Urrutikoetxea, Ion Barrocal, Jon Unanue eta Olatz Ibarluzea sailkatu dira.
Irati Jimenez: 'Nobelea belarrirako, kantu baten moduan idatzi dot'
2006-10-23 02:00 BarriketanBat, bi, Manchester liburuaren egilea
Menchu Gal pintore irundarrak irabazi dau Eusko Ikaskuntzaren 2006ko Manuel Lekuona Saria
2006-10-23 02:00 sariak-autortzakMenchu Gal margolari irundarrak jaso dau Manuel Lekuona Saria 2006ko edizinoan. Eusko Ikaskuntzak urtero antolatzen dau sari hau, euren obra osoarengaitik euskal kulturearen alde gehien nabarmendu diran personak aintzatesteko.
Mero errea boilur eta kipula-orioagaz
2006-10-23 02:00 Jan edanakMeroa arraindegietan bai freskoan eta bai izoztuta topau zeinkie, beti be prezioaren arabera. Meroa arrain mistoa dou, hau da ez da arrain urdina ezta zuria be baina okela samu-samurra dauka.
Pio Baroja gogoan
2006-10-23 02:00 KultureaFelix Marañaren eta Jose Maria Unsainen ‘Baroja nuestro-Baroja gurea’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu dabe Maraña autoreak berak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzi Jon Sanchezek Bidebarrieta Kulturgunean.
Paperaren burrukea
2006-10-23 02:00‘La Lucha de Clases’ astekari sozialistea
Urriaren 7a Eusko Jaurlaritzearen sorrerearen urteurrena ospatu genduan. Baina egun horrek badauka beste kontu garrantzitsu bat Euskadiko historian. 1894ko urriaren 7an ‘La Lucha de Clases’ aldizkari sozialistaren lehenengo alea argitaratu zan. Gaurko artikuluan, Bizkaia eta Euskal Herriaren historiarako hain garrantzitsua izan dan prentsa tresna horren gaineko zehaztasunak jakingo doguz.
Mundua bere oinetan euki eban pintore bilbotarra, barriro gure artean
2006-10-23 02:00 KultureaEduardo Zamacois (Bilbo, 1841 – Madril, 1871) nazinoarteko famea lortu eban lehenengo margolari bilbotarra izan zan, eta, halanda be, ez da bape ezaguna. Holako injustiziak izaten dira sarritan artearen munduan.
Bertsolaritzan bide barriak urratzen
2006-10-20 02:00 BertsolaritzeaBertsolaritzeagaz lotuta bi ekimenen barrigaz natortzue, daborduko bidea urratu eta erantzun polita jaso daben ekimenen kontuagaz: ‘Arrotz-begi’ eta ‘Emetik Bertso Kabareta’.
Ardaoaren kortxo usaina atzemoteko sur artifiziala
2006-10-20 02:00 Jan edanakArdaogintzaren inguruan sortzen diran arazo handienetariko bat, nahi barik agertzen diran usainena da. Izan be, botilaratzen dan ardaoaren % 10 atzera botaten da kortxo gustoagaitik.
Apostuetarako sasoi txarrak
2006-10-20 02:00Estadu Batuetako Kongresuak lege proiektu bat onartu dau, presidentearen sinadurearen faltan dagoana. Ondorioa nagusia: on-line egiten diran apostuetan legez kontrakoa izango da kreditu txartelez, txekez edo ta trasferentzia elektronikoz pagetea.
Los Borgia
2006-10-20 02:00 Zinema kritikakLos Borgia seriotasunez atonduta dago, girotze behar ikaragarria egin eta eszenografia ondo be ondo landu dabe, antzezpenak ez dira txarrak... Baina, hori guztiori kontuan izanagaitik be, gehienok abrozidu egin ginan.
‘Velux 5 Oceans’: bakarkako erronkarik handiena Getxotik abiatuko da
2006-10-20 02:00 Euskaldunak munduan‘Velux 5 Oceans’, munduko kirol ekitaldirik gogorrenetakoa (Munduari itzulia, 30.000 itsas milia belaontzian eta bakarka) datorren domekan, urriak 22, abiatuko da Getxotik.
Euskeraz zuzen idazten eta berbetan ikasteko materiala
2006-10-20 02:00 Euskerea berbagaiMendebalde Kultura Alkarteak Goi-maila I , Goi-maila II eta Irakurketa ozena Bizkaian lantzeko materialak liburuen aurkezpena egin dau Euskaltzaindiaren egoitzan. Bertan, alkarteko zuzendari Esti Izagirre, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Gotzon Lobera eta liburuen egileak egon dira, besteak beste.
Urgabe: 'Isilean' baina isildu barik
2006-10-20 02:00 MusikeaHamaika urteko ibilbidearen ostean eta 'momentu onak eta txarrak pasauta', Urgabe taldeak laugarren diskoa kaleratu dau Oihuka disketxearen eskutik. 'Isilean' izenburua jarri deutse, Agus Barandiaran taldeko buruaren esanetan 'gure etxeetan, isiltasunean egindako kantak diralako'.
Google bilatzaileak azken hiruhilekoko irabaziak bikoiztu ditu
2006-10-20 02:00Google Interneteko bilatzaileak 733 miloe dolarreko irabaziak lortu ditu urteko hirugarren hiruhilekoan, hau da, 2005ko epe berean lorturiko 381 miloe dolarren ia bikotxa, publizidade bidezko sarreren gehikuntza handiari esker.
Ia 30.000 lagunek ikusi dabe daborduko Kutsidazu bidea, Ixabel
2006-10-20 02:00Irailaren 28an Donostiako Zinemaldiaren barruan estreinau ebenetik, 30.000 lagun inguruk ikusi dabe 'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma.
Iban Zalduak eta Xabier Olarrak irabazi ditue Euskadi Literatura Sariak
2006-10-20 02:00 sariak-autortzakIban Zalduak lortu dau Euskadi Literatura Saria euskerazko lanen atalean, ‘Etorkizuna’ obreari esker. Xabier Olarra izan da itzulpengintza ataleko irabazlea Raymond Queneauren ‘Exercise Style’ lanaren itzulpenagaitik. Sariak hilaren 28an banatuko dira Gasteizen.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...