Aita San Antonio, Urkiolakoa

Inaki Aurrekoetxea 2006-06-13 02:00   Bertsolaritzea Aita San Antonio
Urkiolakoa,
askoren bihotzeko, maitea,
santu debotoa.

MusikazBlai.com webguneak hainbat estilo, garai eta egileren 5.000 euskal kantu batu ditu

Bizkaie! 2006-06-13 02:00   Musikea

MusikazBlai.com webgunea hilebete honetan helduko da euskerazko 5.000 kantu batzera. Modu honetan, orain urte eta erdi sortu zanetik, hainbat estilo, garai eta egileren 5.000 euskal kantu batzera heldu da, webgunea kudeatzen dauen Iteisa konpainiak jakinarazo dauenez.

Euskal Herriko selekzino ofizialen aldarria Alemanian

Bizkaie! 2006-06-13 02:00

Bagilaren 18ra arte Munduko Txapelketa alternatiboa jokatuko da Kassel urian eta euskal ordezkariak be han izango dira.

Unamuno antidogmatista dogmatikoaren euskerazko biografia Sototarren eskutik

Saioa Torre Gereketa 2006-06-13 02:00   Kulturea

Aurten, abenduaren 31n, 70 urte beteko dira Miguel Unamunokoa (Bilbo, 1864-Salamanca, 1936) hil zana eta intelektual bilbotarraren euskerazko biografia argitaratu barri dabe Iñaki eta Mikel Sotok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martin Berasategiren sormena eta zentzumena Italian

Bizkaie! 2006-06-13 02:00   Jan edanak

Martin Berasategi sukaldari donostiarra Napoli uri italiarrean dago ‘Stravaganzamediterranea’ izeneko topaketan bere jateko barriak erakusten.

EOSek Arriagaren lanak grabauko ditu

Bizkaie! 2006-06-13 02:00   Musikea

Euskal Konpositoreen Bildumearen hamargarren CDaren grabazinoa Maria Jose Morenok, Iñaki Fresanek, Joan Caberok eta Easo Abesbatzak hartuko dabe parte. Ganera, Marguerite Dütschler Claves suitzarrari (izen bereko disketxearen zuzendaria izandakoa) omenalditxua egingo deutse.

Kontseiluak ikastereduak gainditzeko sakoneko erreformea eskatu dau

Bizkaie! 2006-06-13 02:00   Euskerea berbagai

Kontseiluak oraingo ikastereduek ez dabela ikasleak osorik euskalduntzen salatu dau.

Manu Robles-Arangiz Fundazinoak Karmelo Merinoren 'La huelga' izeneko lana argitaratu dau

Bizkaie! 2006-06-13 02:00

'Behar handiko lana da, izan be, lan-legeria ez baita dagoeneko erabateko bermea langileen eskubideetarako. Halan da be, huelgea sasoiko dago eta eskubideen aldeko burrukan tresna erabilgarria dogu'.

Baidu baike, Wikipedia txinatarra

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-06-12 02:00

2004an txinatarrek gehien erabili eben bilatzailea Google izan zan 2005ean, ‘Baidu’ txinatar bilatzailea plazaratu eben eta momentu horretatik gorakada itzelak izan ditu. Gaurko datuekaz, Baidu horrek bai Google eta baita Yahoo! bilatzaileak gainditu ditu.

Kirmen Uribe, Begoña Bilbao, Fernando Morillo eta Pello Zabaleta izan dira 'Liburu Gaztea' sariketako irabazleak

Bizkaie! 2006-06-12 02:00   sariak-autortzak

Kirmen Uriberen ‘Garmendia Errege’, Begoña Bilbaoren ‘Palestina zure mina’, Fernando Morilloren ‘Gloria Mundi’ eta Pello Zabaletak itzulitako ‘Maitasuna besterik ez’ liburuek jaso dabe Galtzagorri alkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak banatutako ‘Liburu Gaztea’ saria.

‘Reo’ eta ‘Días de Incienso’ nagusi Leioako VI. Pop-Rock Maketa Lehiaketan

Gotzon Uribe 2006-06-12 02:00   Musikea

Metal atalean, Santurtzi-Mamarigako Reo taldeak irabazi dau. Finalistak barriz, Bioterror (Sopelana) eta Eter (Katalunia) izan dira. Pop-Rock atalean, barriz, Días de Incienso taldeak irabazi dau.

Aritzatxu Rock Free jaialdia Bermeon: Nebula, Green Manalichi, The Hammer Killers...

Bizkaie! 2006-06-12 02:00   Musikea

Zapatuan, ‘rock ensaladea’ izango da Pergolan arratsaldeko seietatik aurrera, Nebula, Nuevo Catecismo Catolico, Lobo Electrico, Capsula, Chingaleros, Los Paniks, Green Manalishi eta The Hammer Killers taldeekaz. Ondoren, Reggae Gaua izango da Lion Roots Sound System eta Culture Freeman taldeakaz.

Egun handia Bilboko Liburu Azokan

Bizkaie! 2006-06-09 02:00   Kulturea

Adolfo García Ortegaren ‘Autómata’ liburuaren aurkezpen-ekitaldiagaz emongo deutse hasierea gaur Bilboko XXXVI. Liburu Azokearen 9. egunari 11:30ean Arenaleko karpan.

Alemaniako Munduko Futbol txapelketea martxan dago

Bizkaie! 2006-06-09 02:00

Txapelketea irabazteko taldeak beste hautagai dagoz baina, duda barik, Brasil da faboritoetako bat (oraingo txapelduna).

Txotxongiloz jantziko da Sondika asteburuan

Bizkaie! 2006-06-09 02:00   Kulturea

Unima Euskal Herria erakundearen eskutik, bagilaren 16, 17 eta 18an Txotxongilo Eguna ospatuko da Sondikan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dirua non, zergak han

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-06-09 02:00

Alain Lamassoure eurodiputadu frantziarrak proposamen bitxia egin dau: eskuko telefonoen SMS mezuei zergea jarri.

AEK eguna zapatuan Larrabetzun

Bizkaie! 2006-06-09 02:00   Euskerea berbagai

1988tik ospatu da, Hernanin lehenengo biderrez antolatu zanetik. Ondarroa, Zumaia, Donapaleu, Portugalete eta Lizarra izan dira orain arte urtean behin ospatu izan dan jaiaren lekuko. Oraingoan, urte biko hutsunearen ostean eta eguna aldatuta (orain arte udagoienetan egiten zan beti), Larrabetzun ospatuko da euskera ikasle, irakasle eta euskaltzaleen ikasturte amaierako jai handia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Pekin olinpikoa

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2006-06-09 02:00   Bidaide

Urte bi falta dira Txinak orain arte izan dauen erronka garrantzitsuenari aurre egiteko: 2008ko Joku Olinpikoen antolaketea. Uriburuan, Beijing-en (Pekin), jo eta ke dabiz zeregin horretan. Azpiegituretan ez daukie arazorik baina txinatarren ohitura bitxi batzuek aldarazoteko lan nahikoa egin beharko dabe, bestela, mendebaldar asko harrituta geratuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Oier Zearra da aurten Bizkaiko Sagardoaren Laguna

Bizkaie! 2006-06-09 02:00   Jan edanak

Bizkaiko Sagardogileen Alkarteak aste honetan kendu deutso lehenengo kortxoa aurten botilaratu dabezan 250.000 litro sagardaoen botila bati.

Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2006-06-09 02:00   Musikea

Pop-rock kategorian Yakuzi bizkaitarrek irabazi dabe. Metal kategorian, barriz, saria nazinoartera joan da, Belgikara hain zuzen be. Bertako Skitsoy taldeak irabazi ditu 6.000 euroak.