Hautaprobak Euskal Herriko Unibersidadean egin dituen ikasleen % 95,54k gainditu ditu
2007-06-14 02:00EHUko iturrien arabera, campusei begiratuta, Araban matrikulautako 1.010 ikasleetatik 974k gainditu dabe, hau da, % 96,44k; Bizkaian 4.030 ikaslek egin eben azterketea, eta 3.8368k gainditu, hau da, % 95,19k; Gipuzkoan, barriz, 2.788k egin eben eta 2.669k gainditu, hau da, % 95,73k.
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) hautaprobetarako matrikulea eginda euken Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 7.828 ikasletatik 7.479k gainditu ditu; beraz, ikasleen % 95,54k gainditu ditu.
EHUko iturrien arabera, campusei begiratuta, Araban matrikulautako 1.010 ikasleetatik 974k gainditu dabe, hau da, % 96,44k; Bizkaian 4.030 ikaslek egin eben azterketea, eta 3.8368k gainditu, hau da, % 95,19k; Gipuzkoan, barriz, 2.788k egin eben eta 2.669k gainditu, hau da, % 95,73k.
Nota ofizialak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakez gaur, bagilak14, eguerdiko 12:00etan. Ordu horretatik aurrera Internet bidez be ikasleek notea ikusi ahal izan dabe, www.ehu.es webgunean. Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia garagarrilaren 4, 5 eta 6an izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!