Jaurlaritzeak 662.500 euro bideratuko ditu ikasleen artean euskerea sustatzeko
2007-06-13 02:00 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak euskerearen erabilerea sustatzeko hiru agindu onartu ditu Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuak proposatuta.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak euskerearen erabilerea sustatzeko hiru agindu onartu ditu Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuak proposatuta. Danetara, 662.500 euro banatuko dau Jaurlaritzak hiru ekintzen artean.
Lehenengo aginduagaz, 182.500 euroko bideratuko dira laguntzetarako deialdietara, eskolaz eta ikasgelaz kanpoko ekintzetan euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz.
Bigarren aginduaren bidez, 180.000 euroko bideratuko dira Euskal Girotze Egonaldietarako deialdietara. Egonaldi horreen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak, euskerea eta gaztelania, normaltasunez erabilteko gaitasuna bultzatzea da.
Azkenik, hirugarren aginduaren bidez, danetara 300.000 euroko diru-laguntzen deialdia egiten da, ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2007-2008 ikasturtean eskolan ahozko adierazmena indartzeko. Helburu hori ahozko jardunean euskerearen erabilerea bultzatuko daben ekintzak sustatuz lortu gura da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!