Gose taldeak Guggenheimeko plazan joko dau bagilaren 21ean

Bizkaie! 2007-06-12 02:00   Musikea

Gose taldeak Bilboko Guggenheimen eskainiko dauen kontzertu horrezaz gan, San Juan egunean, bagilaren 24an, Arrasateko Monterron parkean izango dira gaueko 23:00etatik aurrera; Gosegaz batera, Vanexxak be joko dau.

Ines Osinaga, Iñaki Bengoa eta Tadeos artistek osotzen daben Arrasateko taldeak kontzertua emongo dau bagilaren 21ean Bilboko Guggenheim Museoan, Musikearen Europako Egunean. Gosegaz batera, Schwarz eta Triángulo de Amor Bizarro taldeek be joko dabe egun horretan.

Trikitixea doinu elektro-jazz estilokoakaz buztartzen dituan taldea da Gose eta 2005eko urrian argitaratu eben lehen diskoa, ‘Gose’ izenburukoa, Oihuka diskoetxeagaz.

Hirukotearen lehen lana Shot Arrasateko estudioetan grabau eban Iñaki Bengoak. Diskoan kolaborau ebenak, besteak beste, Evaristo (Gatillazo, La Polla Records), Francis (Doctor Deseo), Jimmy (Soziedad Alkoholika), Juanito Sangre (Ekon), Ti2no eta Txema (Bad f-Line) musikariak izan ziran.

Gose taldeak Bilboko Guggenheimen eskainiko dauen kontzertu horrezaz gan, San Juan egunean, bagilaren 24an, Arrasateko Monterron parkean izango dira gaueko 23:00etatik aurrera; Gosegaz batera, Vanexxak be joko dau.

www.gose.info

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu