Bederatzi hilebeteko bekea 'Gizakia eta Biosferea' programan, Parisen

Bizkaie! 2007-06-12 02:00

Unesco Etxea-Euskal Herriko Unesco Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Bioaniztasunaren eta Ingurumenaren Partaidetzarako Zuzendaritzeak bederatzi hilebeteko beka bat emongo dabe, Unescoren Pariseko egoitzan Gizakia eta Biosferearen Programan (MaB-Man and the Biosphere) aholkularitza lana egiteko. Egonaldia 2007ko irailetik 2008ko maiatzera bitartean izango da.

Unesco Etxeko iturriek jakinarazo dabenez, Ingurumen Zientzietan, Natur Zientzietan (Geologia, Biologia eta Biokimika) edo Giza Zientzietan lizentziadunak aurkez daitekez, 26 urtetik gorakoak izan behar dira eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea nahitaezkoa izango da. Ganera, ingeles eta frantses mailea frogatu beharko dabe.

Bekaduna izateko, nazinoarteko zein EAEko jasangarritasunaren ezagutza izan behar da, espazio babestuen eta bioaniztasunaren arloan batez be. Garapen Jasangarriko edota antzekoen masterrak eta graduondokoak balorauko dira, baita nazinoarteko esperientzia profesionala be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu