II. Kultur arteko topaketak Berrizen
2007-06-12 02:00 jardunaldiakInmigrazino Batzordeak aurten bigarrenez antolatuko dau kultur arteko topaketea. Berriztarren eta etorkinen arteko ezagutza eta esperientzia trukerako espazioa izango da, eta besteak beste honako helburu honek izango ditu: inmigrazinoaren auziaz herritarrak sentsibilizetea eta kultura desbardinen arteko gerturatzea sustatzea, alkarregaz kultur arteko esperientziak trukatzeko ekintzak antolatuta.
Inmigrazino Batzordeak aurten bigarrenez antolatuko dau kultur arteko topaketea. Berriztarren eta etorkinen arteko ezagutza eta esperientzia trukerako espazioa izango da, eta besteak beste honako helburu honek izango ditu: inmigrazinoaren auziaz herritarrak sentsibilizetea eta kultura desbardinen arteko gerturatzea sustatzea, alkarregaz kultur arteko esperientziak trukatzeko ekintzak antolatuta.
Edozelan be, herritarrei etorkinen esperientziak hobeto ezagutzeko guneak eskaintzea: ohiturak, kultura, beharrizanak, etab; berriztarren eta etorkinen arteko lehen hartu-emonetarako gunea sortzea; etorkinei Berrizko eguneroko bizitzan parte hartzeko aukerea emotea eta kultur arteko komunikazinoa ahalbidetzeko emozino baikorrak bultzatzea dira helburu zehatzak.
II. Kultur arteko topaketearen egitaraua
- Bagilak 14, eguena: berbaldi-mahaingurua Heldu alkarteko Oscar Veliscaren eskutik. Europako Kulturaniztasunaz egingo dau berba. Kultur Etxean, 19:00etan.
- Bagilak 15, barikua: tailer gastronomikoen amaierea. Euskal Herriko errezetak preparauko ditue. Bataz beste, hilebete honetan 12 bat lagunek parte hartu dabe tailer honetan. Ez da sukaldaritza ikastaro hutsa izan, herrian bizi diran beste kultura batzuetako lagunak egin eta euren errealidadea hurretik ezagutzeko aukerea emon dauelako, sukalde eta mahai baten bueltan. Marokko, Errumania, Kolonbia, Brasil eta Saharako errezetak preparau ditue orain arteko saioetan.
Azken saioa, 18:30etan hasiko da Caritasen lokalean.
- Bagilak 17, domekea (Eskoletan): 11:30etan herrialde diferenteetako joku tradizionalak. Goizean, tailer gastronomikoa eta hena tailerra izango dira: parte hartuko daben herrialdeetako jatekoak probetako aukerea: Errumania, Kolonbia, Marokko, Euskadi, Sahara...
Eguerdiko 14:00etan, bazkaria: pintxo morunoak, entsaladak, frutea...
Arratsaldeko 17:00etan, munduko musikak eta dantzak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!