Dieta disoziatuak
2005-10-28 00:00 Jan edanak
Hona hemen dieta disoziatu famatuenak:
- ‘Hay’-ren dietea
Dieta honek karbohidratoak eta proteinak banatzen ditu, aldi berean jan ezkero, loditu egiten dabelako. Berbarako: arroza barazkiakaz edo bera bakarrik jaten da, ez arrainagaz edo paella erara. Dieta honek ez dauka fundamentorik. Gure digestino-aparatua proteinak eta karbohidratoak daukiezan elikagai guztiak batera digeriduteko eta hesteetan xurgatzeko ahalmena dauka. Digestinoa egiten daben enzima guztiak oso espezifikoak dira eta ez dago ezelako daturik esateko aktibidadea gitxitzen dala beste nutrienteen aurrean.
- ‘Antoine’-ren dietea
Dieta honetan ...
Euskal zientzilarien aitzindaria
2005-10-28 00:00 Antxinakoak Geurera
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria
'Lauaxeta. Lau haize hamaika begirada'. Euskal poetearen lana lau haizetara
2005-10-28 00:00 Kulturea
Euskadigazko konpromisoa
Lauaxetaren kazetaritza-lanak eta euskereagazko konpromisoak 1936ko gerran Euskadiko Gudarostean izena emon eban arte iraun eben; hor komandantea izatera heldu zan. Gernikako geltokian gagoz. 1937ko apirilaren 29an, Lauaxeta foru-urira abiatu zan La Petite Gironde egunkari frantseseko kazetari bati hilaren 26an alemanek egindako bonbardaketeak eragindako hondamendia erakusteko. Gidaritza-zereginetan ebilela frankistek atrapau eben. Ikus-entzunezkoa 'Lauaxeta. Herri antzerkia' antzezlanerako egin zan eta bertan Euskadiko paisaje-irudiak erakusten dira eta ondoren, gerrako eta erbestaldiko beste batzuk.
Azkenik, Gasteizko geltokira helduko gara. Poeta eta gudaria ...
1918ko birus bat berregin dabe hegaztien gripearen mehatxuari aurre egin guran
2005-10-28 00:00 txutxu-mutxuan
Birus arriskutsua eta Asiako hegazti gripea
Genoma hau sekuentziatu ostean jakin ahal izan da ‘gripe espainiarraren’ birusa benetan arriskutsua eta hilgarria izan zana; ganera, jatorria hegaztietan euki eban eta hainbat mutazino euki ebazan, gizakien artean kutsatzen hasteragino. Gorabehera honeek zerikusi handia daukie Asian daborduko 60 hildako eragin dauzen H5N1 hegazti birusagaz. Ikerlan honen ondorioz adierazotakoaren ildotik, 1918ko birusak eta oraingo H5N1ak gene berberak daukiez; desbardintasunik handiena zera da: 1918ko birusak lortu ebala gizakien arteko kutsadurea sortu eragitea eta oraingo hegazti ...
Londres, Praga eta Berlinen egingo diran hizkuntzeari buruzko azoketan izango da euskera
2005-10-28 00:00 Euskerea berbagai
Bizkaie!
The Brothers Grimm
2005-10-28 00:00 Zinemea
Ipuin zatiez atonduriko film hau ilun nahiz xaloaren arteko eremu labankorrean mobiduten da, txikerretan gehien gustetan jakuzan istorioen benetako hariari jarraituz; guztiagaz be, azken pasarteetan Disney-ren aldeko ikutua hartzen dau, Holywood-i hainbeste gustetan jakozan amaierak eskaintzearren.
Amaierak amaiera, zine fantastikoaren alorreko proposamen hau ondo eginda dago, baina ikus-entzule guztiek berehala igarriko daben arazotsu bat dauka: pelikulan Grimm-en ipuinen aldeko keinu lar sartu dabez; unekada batzuetan, ahalik eta gehien sartzeko lasterketa batean gagozala emoten dau. Bestalde, kontakizunari laguntzen deutsien osogai batzuk ...
The merchant of Venice
2005-10-28 00:00 Zinemea
William Shakespeare-ren obra ezagun honen egokitzapenak mueta honetako beste moldaketa batzuek ebagitako bideari jarraitzen deutso: zuzena, lineala eta literarioa da. Alkarrizketak egokiro jagon dira, jatorrizko lanaren iradokizunen mundua, berbarako homosexulidade, erlijino hipokresia eta biziraupenaren gaiak, zolitasun eta leguntasunez jorratzearren.
Hau guztiau janzteko egindako girotze lana produkzino karu bati jagokon moduan egin da; luxuzko estiloaren kanon guztiak bete dira, baina emoitzea garbiegia izan da, hau da, eszenatoki guztiak gehiegi goratzeko jokaerea lar agirian dago, lar puztuta.
Bestalde, antzezleak aukeratzeko eginkizuna be ...
'Piztu da piztia' zuzenean
2005-10-28 00:00 Musikea
'Piztu da piztia' tourra
Urria
- 7 Arantza - Aterpea.
- 11 Torrelavega - Sierrapando + Kloakao, The Milagro.
- 15 Durango - Landako Gunea, Jaiak + Sorkun, Pi L.T., Biok, Betagarri.
- 22 Tolosa - Bonberenea.
Zemendia
- 17 Bilbo - Kafe Antzokia +Nuuk-At.
- 19 Zaragoza - C. Civico Lain Entralgo.
- 26 Heleta.
Abendua
- 8 Durango - Kafe antzokia +Sorkun.
- 17 Bartzelona.
Bizkaie!
1935etik XXI. mendera
2005-10-28 00:00 Bertsolaritzea
Aldaketa nabarmena ekarri eban Fernando Aire bertsolariak: bere euskalkiak eta bere bertsoen kalidadeak arazo bat baino gehiago ekarri eutson. Euskal Herriari begiak edegi eutsozan 1967an.
Bertsogintzea be asko aldatu da 70 urtean: lehengo gaien lautadak gero eta haran estuagoak dira, bertsolariak gero eta gehiago jakin behar dau espeleologiaz (geografiaz, mineralogiaz eta beste hainbat logia, eria eta tasunez), gero eta gatxagoa da bat-bateko eta idatzizko bertsoak desbardintzea... Bertsolariak be aldatu dira: gero eta emakume gehiago dago, gero eta gazte gehiago, gero ...
Onddoak kipula prijiduagaz
2005-10-28 00:00 Jan edanakOnddoak kipula prijiduagaz
Osogaiak (4 lagunentzat)
-1 kg. onddo (garbi)
-Gatza
-Oliba-orioa
-Berakatz ale bi
-Ardao zuri apur bat
-Ogi birrindua
-Perejil txikitua
-Kipula txiki bat
-Uruna
Zelan egin
Lehenengo eta behin, onddoak ondo garbituko doguz trapu bategaz (apur bat bustita badago, hobeto). Ostean, zentimetro bateko laminak egingo doguz eta sartaginera botako doguz koloretxua hartu arte. Ostean, labako plakan jarriko doguz, ardao zuri apur bategaz eta gatzagaz puntuan jarrita. Gero, ogi birrinduagaz tapau eta labara sartuko dogu plakea, 180ºra 5 ...
Esaera zaharren liburua Salome Gabunia georgiar etnologoaren eskutik
2005-10-28 00:00 Kulturea
'Egunotan liburu interesgarri bat argitaratu da Tbilisin, Georgiako uriburuan. Gaia: Euskal esaera zaharrak. Izenburua georgieraz dauka baskur-kartuli paremiologiur paralelebi, baina badakar euskerazko itzulpena be: ‘Euskal-kartveliar paremiologi kidetasunak’. Egilea Salome Gabunia andrea dogu, georgiar etnologoa eta euskaltzain urgazlea. Aspaldian dabil andra hau euskal etnologiaren arlo ugari aztertzen, eta askotan ohitura batzuek Kaukasian daukiezan antzak eta kidetasunak nabarmentzen saiatu jaku.
Liburu honen sarreran Salomek esaera zaharrak zelakoak izaten diran azaltzen deusku, horreen formazko eta mamizko egiturak kontuan hartuta, eta horren arabera atsotitzen ...
Ardaoaren ezaugarri onuragarriak edertasunerako
2005-10-21 00:00 Jan edanak
Imanol Sarasola,
enologoa
Foie-grasa muztio-gelatineagaz, mango-kremeagaz eta ogi txigortuagaz
2005-10-21 00:00 Jan edanak
Osogaiak
Foie-grasarentzat
-500 gr. ahate-gibel
-Ahate-grasea
-Piper-hauts zuria
-Gatza
-Brandy
Muztio-gelatinearentzat
-320 gr. muztio
-3 gelatina-lamina
Mango-purearentzat
-700 gr. mango-mami natural
-160 gr. azukera
-100 gr. ur
Guarnizinoa egiteko
-Sesamo txigortua
-Rukulea
-Mal-don gatza
-Moldeko ogia
Zelan egin
Foie-grasa: ahate-gibela izotz artean jarri, gitxienez ordu biz, odola ondo kentzeko. Ostean, uretetik atara eta brandyz bustitako trapu baten barruan jarri, gatza eta piper-hauts zuria (txikituta) ganeratuta. Hozkailuan itxiko dogu gitxienez lau orduz. Lau ordu horreek pasau baino lehenago, ahate-grasea berotzen jarriko ...
Kirolarien errakuntzak
2005-10-21 00:00 Jan edanak
Proteinak
Errakuntza normalena hau da: kirola muskulu-masea ugaltzeko helburuagaz egiterakoan, proteina ugari daukiezan osogarri edo elikagai larregi kontsumiduten dira (okelea, arraina, arrautzea, esnea eta esnekiak, osogarri bereziak...).
Hainbeste aitatu dogun elikadura orekatutaren printzipioa mantentendu behar da kirola egiterakoan. Eguneko energiaren % 12 proteinetatik hartuko dogu. Kirola egiten badogu, energiaren beharrak handitu egiten dira eta gehiago jaten da. Baina proteinen, gantzen eta karbohidratoen kopurua bardin mantentzen da: % 12-15, % 25-30 eta % 55-60, hurrenez hurren.
Proteina lar hartu ezkero, sobran dagoana energia legez erabiliko ...
Taiwaneko gatazkea (II)
2005-10-21 00:00 Bidaide
Ekonomia eta politikea
Hong Kong eta Macau uriek daukien status edo mailea onartzearen kontra dagoz taiwandar gehienak, Pekineko gobernuak horren alde egin arren. ‘Demokrazia ezartzeagaz batera hartutako askatasunak galtzea ekarriko leuke horrek’, dino Estela Hsiao-Chen-ek, Taiwan Thinktank enpresako Estatistika Arduradunak. ‘Denporan atzera egitea lakoa litzateke, Chian Kai-Shek-en diktadura garaira arte. Lortu behar doguna hauxe da: Txina kontinentaleko disidenteek indarra hartzea eta, ondorioz, herrialdea biziten dagoan garapen ekonomikoak arlo politikoan be aldaketak ekartea. Taiwanek ez leuke ezelako arazorik izango Txina herrialde ...
Modearen menpe
2005-10-21 00:00 Antxinakoak Geurera
Erromatarrak eta Bisigotuak Euskal Herrian zehar ibili ziraneko kontakizunetan zera esaten jaku jaka eta jantzien ganean: orkatiletan larruzko kordoiak erabilita batzen ebiezan prakak euskaldunek. Oinak babesteko auntzaren larruagaz egindako sandaliak erabilten ebezen. Azkenik, ganetik ardiaren laneaz egindako mantea edo kapatxua erabilten eben. Erdi Aroko sasoi honetan erabilten ziran kapatxu honeek, mendeak aurrera joan ahala ‘kapusaia’ legez ezagutzen ziranak. Kapusaia, normalean, artzainek erabilitako kapa edo pontxo antzekoa zan. Zulo bakarra eukan aurrealdean burua sartzeko eta ardien larruagaz egindakoa zan. Euriaren kontrako ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1662
1663
1664
1665
1666
1667
1668
1669
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa