Edward Norton aktore estadubatuarra izango da ‘Hulk’

Bizkaie! 2007-04-16 02:00   Barriak

Zurrumurruek David Duchovny (Espediente X) edo Jason Stathman (Transporter) aitatu arren, ‘American History X’ filmeko aktore nagusiak interpretauko dau azkenean ‘Hulk’.

Marvel etxeko pertsonaiaren bigarren pelikulea interpretetako arduraduna Edward Norton aktore estadubatuarra izango da. Zurrumurruek David Duchovny (Espediente X) edo Jason Stathman (Transporter) aitatu arren, ‘American History X’ filmeko aktore nagusiak interpretauko dau azkenean ‘Hulk’.

‘Edward berezia da, aldatzeko abilezia izugarriagaitik’, esan dau Kevin Feige Marvel Estudioetako produkzino buruak 'Variety' aldizkariari eginiko adierazpenetan. ‘Aukeraketa parebakoa da Marveleko ikonoetako bat pantaila handira modu barri eta erakargarrian eroateko’, azpimarratu dau. Bestalde, Ang Lee-k 2003an zuzendu eban pertsonaiaren lehenengo pelikuleak itxitako gustu gazi-gozoa atzean geratzea espero dauela ganeratu dau.

‘The Incredible Hulk’ izenburupean, filma Zak Penn-en gidoi batean oinarrituta dago eta ‘The Tansporter’ edo ‘Danny the Dog’ lako pelikulak zuzendu dituan Louis Leterrier frantsesa izango da zuzendaria.

Pelikulea uda honetan hasiko dira filmetan Toronton. Arduradunen aurreikuspenen arabera, 2008ko bagilean mundu osoan egongo da ikusgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu