Bilboko zazpi kaleak kultur sorkuntzearen topagune

Bizkaie! 2007-06-14 02:00

Bagilaren 16an, Bilboko Zazpi Kaleak euskerazko kultur sorkuntzearen topagune bihurtuko dira. Euskeraz egiten dan kalidadezko kultur sorkuntza oparo eta anitza dagoala erakutsi nahi dau Topaguneak kalean, berezko kulturgunea dan Bilboko Zazpi Kaleetan.

Bagilaren 16an, Bilboko Zazpi Kaleak euskerazko kultur sorkuntzearen topagune bihurtuko dira. Euskeraz egiten dan kalidadezko kultur sorkuntza oparo eta anitza dagoala erakutsi nahi dau Topaguneak kalean, berezko kulturgunea dan Bilboko Zazpi Kaleetan.

Goiz eta arratsaldez izango dira emonaldiak Bilbon, zazpi gunetan banatuta. Goizean Plaza Barrian umeei zuzendutako tailer eta jokoakaz batera musikea izango da. Arratsaldean, sei eszenatokik eta kale antzerkiak beteko ditue Bilboko kaleak. Sei eszenatokiotan umeentzako eskaintzea, bertsolaritzea, musikea, literaturea, dantzak eta antzerkia buztartuko dira.

Topaguneak 10. urteurrena ospatzen dau aurten, eta ekimen hau ospakizun ekitaldien artean kokatzen da. Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoa 1997an sortu zan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 euskera alkartek osotzen dabe. Alkarteon zein Federazinoaren beraren helburua euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen ditue, besteak beste, ume eta gazteen aisialdia, kulturgintzea, tokiko hedabideak, mintzapraktikea, entidadeak euskalduntzea, sentiberatzea…

Euskera alkarteek eta Topaguneak hamar urteotan antolatu daben kultur eskaintzearen erakusgarri izan nahi dau Bilbon antolatutako ekitaldiak. Gauzak holan dirala, formatu txikiko kultur ikuskizunez osotutako Kultur Errotak hamargarren edizinoa beteten dauen honetan Topaguneak kalera atara nahi ditu normalean areto zarratuetan egiten diran emonaldiak. Hamar edizinotan 1.300 emonalditik gora antolatu ditue euskera alkarteek Kultur Errota zirkuituaren barruan.

Bagilaren 16ko ekitaldia antolatzeko Bilboko Udalaren babesa eta BBK eta Metro Bilbaoren laguntzinoa izan dau Topaguneak.


Egitaraua

Goizeko 11:30etatik aurrera, Plaza Barrian: Puzgarriak eta tailerrak, Txatxilipurdi eta Txantxikuren eskutik + ‘Gaur Jaia’ ikuskizuna Xilipurdi taldeagaz.

Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Plaza Barrian, umeentzako ikuskizunak: Alain magoa + Kiki eta Koko pailazoak + Zirika Zirkus.

Unamuno Plazan, musikea: Piztiak + Txuma Murugarren + All Jazz Era

Posta kalean, musikea: Malatu + Maixa + Morau

Zamudioko atarian, antzerkia eta bertsolaritzea: La Resisstens taldearen ‘Bräkala’ ikuskizuna + Zazpi Astoren Gainean bertso eta musikea.

Santiago Plazan, antzerkia eta dantzea: Ane Monna, Oskola eta Karramarroi, Amama Pantxikaren Altxor Ezkutua lanagaz. Erdizka Lauetan

Bidebarrieta kalean, literaturea eta musikea: Mugaldekoak + Mikelazulo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu