Biffy Clyro taldea izango da Rolling Stones-en teloneroa Donostian

Bizkaie! 2007-06-14 02:00   Musikea

Bagilaren 23an, Anoetan, ‘Puzzle’ izeneko azken diskoko kantak aurkezteko aukerea izango dabe eskoziarrek. Aurretik hiru disko argitaratu arren, azken horrek izan dau arrakastea Europan, Living is a problem because everything dies edota Saturday superhouse lako kantei esker.

Biffy Clyro talde eskoziarrak joko dau The Rolling Stones taldeak Donostiako Anoeta estadioan bagilaren 23an eskainiko dauen kontzertuko telonero legez, Warner Music diskoetxeak jakinarazo dauenez. ‘A Big Bang Tour’ izeneko biran, The Rolling Stones talde mitikoak Bartzelonan be joko dau bagilaren 27an eta, han be, Biffy Clyro izango da teloneroa.

Simon Neil abeslariak eta gitarristak, Ben Johnstone bateria-joleak eta James Johnstone baxu-joleak 1999an sortu eben Biffy Clyro Glasgow urian (Eskozia). Grunge ikutuagaz egindako rock musikea joten dabe eta The Who lako talde ezagunen telonero lanak be egin izan ditue.

Anoetan, ‘Puzzle’ izeneko azken diskoko kantak aurkezteko aukerea izango dabe eskoziarrek. Aurretik hiru disko argitaratu arren, azken horrek izan dau arrakastea Europan, Living is a problem because everything dies edota Saturday superhouse lako kantei esker.

Laugarren diskoa honzkero Madrilen eta Bartzelonan aurkeztu dabe Bloc Party taldeagaz batera. Garth Richardson kanadiarrak produziduta dago, Vancouverren (Kanada) grabauta dago eta nahasketa lanak New Yorken (AEB) egin ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu