Publikoak hautatuko ditu parte hartuko daben 10 talde

Bizkaie! 2026-01-12 08:58   Musikea

15 kontzertu atondu ditue urtarriletik martira.

Aurkeztutako 49 proposamenen artean, Jazzaldiaren atontzaileek urtarriletik martira bitartean Donostian ibiliko diran 15 taldeak aukeratu ditue. Kontzertuen ondoren, bertaratutako publikoak puntuau ahal izango dau taldeetako bakotxa. Emoitza onenak lortutako hamar taldeak 61 Jazzaldiaren programan sartuko dira.

Kontzertuak Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, Lugaritz Kultur Etxean, Kutxa Fundazinoa Klubean (Tabakaleran) eta Altxerri tabernan izango dira:

Victoria Eugenia Kluba: sartzea doban, edukiera bete arte; gonbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Lugaritz Kultur Etxea: sartzea doban, edukiera bete arte; gonbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu behar da, 16:00etatik aurrera, Lugaritz Kultur Etxean.

Kutxa Fundazinoa Kluba eta Altxerri: sartzea doban. Ateak 19:30ean edegiko dira.

Programazinoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu