Eiken Klusterra ‘Basque Audiovisual’ markeagaz izango da Canneseko azokan
2007-06-12 02:00 BarriakEiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak hilebete batzuk daroaz lanean ikus-entzunezkoen euskal sektoreak ‘Basque Audiovisual’ markeagaz parte hartzeko Ikus-entzunezkoaren Sektoreko MIPCOM 2007 nazinoarteko azokan. Ekitaldi hori urriaren 8tik 12ra bitartean egingo da, Cannesen.
Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak hilebete batzuk daroaz lanean ikus-entzunezkoen euskal sektoreak ‘Basque Audiovisual’ markeagaz parte hartzeko Ikus-entzunezkoaren Sektoreko MIPCOM 2007 nazinoarteko azokan. Ekitaldi hori urriaren 8tik 12ra bitartean egingo da, Cannesen.
Hori dala eta, Eiken ikus-entzunezkoen arloko hainbat erakundegaz jarri da hartu-emonetan. Era berean, ‘Klusterraren bazkideei eta sektore osoko kideei emon deutse informazinoa, ekimenean parte hartzeko interesik ete daben jakiteko’, jakinarazo dau erakundeak.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailagaz lankidetzan, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreak azokan izango dauen partaidetzea definiduko da. Klusterraren helburua da ikus-entzunezkoen sektorearen inguruko enpresa, erakunde eta organizazino ugariren presentzia ahalbidetzea MIPCOM 2007 azokan. Horri esker, euren produktuak erakutsi eta kontaktu interesgarriak egin ahal izango ditue eta, era berean, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorearen irudia sendotu egiten da, Cannesen espazio propio eta bereiztua izanda.
MIPCOM ikus-entzunezkoen sektoreko nazinoarteko azokarik garrantzitsuenetakoa da eta, bertan, telebista-merkaduko eragile nagusiek, kate digitalek eta ikus-entzunezkoetakoek alkar ezagutzeko aukerea izateaz gan, euskarri mueta guztietako entretenimentuko edukien joera barriak ezagutzen ditue. Ganera, kontuan izan behar da munduan ez dagoala horretarako aukerea emoten dauen zita askorik. Azokea egiten dan bitartean, Cannes edukien nazinoarteko merkadu nagusiena izaten da produktore, erosle, saltzaile, finantza-agente eta banatzaileentzako.
Deialdia
Eikenek deialdia egin deutso sektore osoari ekimen honegaz bat egiteko. ‘Enpresentzat, sektoreagaz lotutako eta, hainbat ikuspegitatik, sektorearen sustapenaren eta hedapenaren alde lan egiten daben organismo eta erakunde guztientzat be, ekimen interesgarria da’.
‘Gaia ezin zan gehiago atzeratu; gure bazkideak luzaroan egon dira Cannesera joateko gogoagaz. Ahalegin ekonomiko handia egin behar da, baina oso foro garrantzitsua da, merkadu barriak topetako eta edukiak nazinoartera zabaltzeko’, azaldu dau Eikeneko zuzendari Itziar Menak.
Eikenen aurtengo helburu estrategikoetako bat Kanpo Sustapenerako Urte Askotarako Plana finkatzea da eta, horretarako, ‘Basque Audiovisual’ markeagaz aurkeztuko da azokan. Marka bateratu hori informazino eta zabalkunderako material guztietan erabilten hasi da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!