Miren Artetxe nagusi Baigorriko saioan
2026-01-12 07:43 BertsolaritzeaFinalerako be sailkatu da Miren Artetxe.
Baigorriko Plaza Xoko gelan jokatu da final aurrekoen lehenengo saioa. Euripean hartu gaitu Baigorrik eta Plaza Xoko gelan babtutako 480 entzuleen beroaren babesean ekin jako txapelketako azken faseko lehenengo saioari. Honako bertsolari honeek kanau dabe:
- Elixabet Etxandi Goihenetxe.
- Haira Aizpurua Ibargarai.
- Maddalen Arzallus Antia.
- Miren Artetxe Sarasola.
- Mizel Mateo Sallaberry.
- Nahia Sasco Etxeberri.
Lan puntuagarri guztiak egin ondoren, Miren Artetxe izan da puntu gehien batu dituana: 551,5 puntu. Beraz, Donibane Lohitzuneko finalean kantauko dau urtarrilaren 31an.
Holan geratu dira saioko puntuazinoak:
- Miren Artetxe Sarasola--------------------------------------------------551,5
- Maddalen Arzallus Antia-------------------------------------------------535,5
- Elixabet Etxandi Goihenetxe--------------------------------------------518,5
- Haira Aizpurua Ibargarai------------------------------------------------511
- Mizel Mateo Sallaberry--------------------------------------------------501,5
- Nahia Sasco Etxeberri---------------------------------------------------452
Gai-emoilea Joana Itzaina Malharin izan da. Eta epaile lanetan ondoko taldea ibili da: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez Txuria, Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.
Baigorri eta Donibane Garaziko herriko etxeen laguntzea izan dau Bertsularien lagunak alkarteak saioa atontzeo. Baigorriko ikastolako gurasoak eskertu nahi ditugu, ostatua eta taloak eskaini dituelako.
Final aurrekoen bigarren saioa urtarrilaren 17an izango da, zapatuan, Bardozeko Ezker Paretan 17:00etan, eta hor jakingo ditugu finalean kantauko daben bertsolarien izenak.
Erosi sarrrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
