Chayanne, Mago de Oz, Dover, Baron Rojo, Oskorri eta Milladoiro, 2007ko Aste Nagusiko 90 musika emonaldietako batzuk

Bizkaie! 2007-06-13 02:00   Musikea

Estilo aniztasunak, kontzertuen kantidadeak, artisten kalidadeak (lehen mailakoak beti) eta gehienbat musika emonaldien dobakotasunak egin dabe musika programazinoa aste horretako erreferente eta urian zehar zabaltzen diran zortzi eszenatokiak aste horretan bilgune.

Aurtengo Aste Nagusia gero eta hurrago dago. Joan dan maiatzean berau iragarriko dauen kartela aukeratu ondoren, abuztuaren 18a eta 26a bitartean garatuko dan 2007ko Aste Nagusirako Bilboko Udalak antolatu dituan musika emonaldiak ezagutzeko garaia heldu da.

Musika programazinoa izan da betidanik Bilboko Aste Nagusiaren ezaugarri bereizgarrienetako bat. Estilo aniztasunak, kontzertuen kantidadeak, artisten kalidadeak (lehen mailakoak beti) eta gehienbat musika emonaldien dobakotasunak egin dabe musika programazinoa aste horretako erreferente eta urian zehar zabaltzen diran zortzi eszenatokiak aste horretan bilgune.

Aurtengo Aste Nagusiak hainbat barrikuntza dakarz eszenatoki horreetako batzuetan, pop-rock musika lokalak Bilborock itxi eta Arenalera egingo dauelako salto. Beraz, berbenetako eta umeentzako antzerkien eszenatokiak be hartuko dituan Arenaleko jai tokian kokatuko da pop-rock musika lokala.

Era horretara, umore antzerkia Bilborockera itzuliko da, eta Gizakundeak musika klasikoaren emanaldiak hartzen jarraituko dau. Honezkero klasiko bihurtu diran eszenatokiak gehitu behar jakez honeei: Pergolea (berbena eta bilbainaden egoitzea), Arenaleko kioskoa (Bilboko Udal Bandaren emonaldiakaz), Plaza Barria (munduko musiken bilgune), Botika Zaharra (formatu handiko pop-rock nazional eta nazinoartekoagaz) eta Abandoibarra, Guggenheim parean lehenengo lerroko kontzertuen tokia. ‘Gustu guztietarako musika programazino eklektikoa eta kalidadezkoa’ eskainiko dabe aurten zortzi eszenatokiok, Bilboko Udaleko Aste Nagusiko Taldeko arduradunen esanetan, izan be, Chayanne, Mago de Oz, Dover, Nena Daconte, Milladoiro, Maria Dolores Pradera edo Oskorri alako artista eta taldeak ikusteko aukerea izango da, musika eskaintza anitza eta erakargarria osotuz.


Botika Zaharra

Aurten bosgarrenez Botika Zaharreko makroespazioa izango dogu 2007ko Aste Nagusian, musika emonaldi nazionalak eta internazionalak hartuko dituan Bilboko musika eremu handia. Chayanne artistearen eskutik hasiera ikusgarria eskaintzen dau aurtengo programazinoak, beste batzuen artean Dover edo Baron Rojo taldeakaz osotzen dana.

Aste Nagusia 2007. Botika Zaharreko kontzertuak (24:00)

- Zapatua, 18 CHAYANNE
- Domekea, 19 DOVER
- Astelehena, 20 ALEX UBAGO
- Martitzena, 21 VIOLADORES DEL VERSO / TOTE KING
- Eguaztena, 22 DELINQUENTES / ARREBATO
- Eguena, 23 BARON ROJO / LUJURIA
- Barikua, 24 MAGO DE OZ
- Zapatua, 25 MIGUEL BOSE


Abandoibarra

Guggenheim Museoaren itzalpean kokatuta dagoan kontzertuetarako espazioa da Abandoibarra. Eszenatoki honek Nena Daconte, La Unión, María Dolores Pradera eta los Sabandeños edo Oskorri eta Bilboko Udal Bandaren kontzertuak jasoko ditu, besteak beste.

Aste Nagusia 2007. Abandoibarrako kontzertuak (23:30)

- Zapatua, 18 NENA DACONTE
- Domekea, 19 MARIA DOLORES PRADERA eta LOS SABANDEÑOS
- Astelehena, 20 LA UNIÓN
- Martitzena, 21 OSKORRI eta BILBAO MUSIKA BANDA
- Eguaztena, 22 LA QUINTA ESTACIÓN
- Eguena, 23 KEROBIA + SKALARIAK
- Barikua, 24 PIGNOISE
- Zapatua, 25 SPEKTRUM


Plaza Barria

Bilboko plaza arkupetua aurten be munduko musiken erakusleiho izango da publiko fidel eta jantziarentzat. Plaza Barritik Andy Horaceren reggaea, Milladoiroren zeltar soinua, Tito Paris caboverdetarra edo Iker Goenaga trikitilaria igaroko dira, besteak beste.

Aste Nagusia 2007. Plaza Barriko kontzertuak (24:00)

- Zapatua, 18 MILLADOIRO
- Domekea, 19 NORTHERN KENTUCKY BROTHERHOOD SINGERS
- Astelehena, 20 IKER GOENAGA
- Martitzena, 21 KARIDADEKO BENTA
- Eguaztena, 22 RANDY BRECKER & PIRINEOS JAZZ ORCHESTRA
- Eguena, 23 MARINA HEREDIA
- Barikua, 24 TITO PARIS
- Zapatua, 25 HORACE ANDY

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu