GR-12 bertso bidea azkenetan

Bizkaie! 2007-06-13 02:00   Bertsolaritzea

Lehen finalaurrekoa, bagilaren 16an, zapatuan, Lasarten jokatuko da arratsaldeko 18:00etan Jalgi tabernan; Azpeitia eta Zumaia izango dira aurrez aurre. Hiru tabernatan egingo dira libreko hiru saio. Taberna bakotxean herri bakotxetik bertsolari bana arituko dira. Hiru tabernetan pilatutako botuek emongo dabe lehen finalistearen izena.

Jario, kantaera eta eskarmentu desbardineko bertsolariak alkartzen dituan GR-12 bertso bidea azken txanpan sartu da. Jente aurrean kantetako aukera larregi ez dauen ez dauen bertsolariari plazak emotea da helburua, baita apurka-apurka herritarrak bertso-eskolara hurreratzea be.

Kontuak kontu, bertso bidea azkenetan dago eta hona hemenGR-12ko finalaurreen zozketeak emon dauena:

- Lehen finalaurrekoa, bagilaren 16an, zapatuan, Lasarten jokatuko da arratsaldeko 18:00etan Jalgi tabernan; Azpeitia eta Zumaia izango dira aurrez aurre. Hiru tabernatan egingo dira libreko hiru saio. Taberna bakotxean herri bakotxetik bertsolari bana arituko dira. Hiru tabernetan pilatutako botuek emongo dabe lehen finalistearen izena.

- Bigarren finalaurrekoa, bagilaren 22an, barikuan, Lesakan jokatuko da.Oiartzun eta Zarauteko bertsolarien arteko lehia izango da. Zehaztu barik dago oraindino formatoa. Leitekeana da Lasartekoaren antzekoa izatea. Hasiera batean, Kattu Ostatuan zan egitekoa, afari giroan baina oraingoz ez dago ezer aurreratzerik.

- Finala, garagarrilaren 20an, barikuan izango da, Zarautzen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu