Munduko Arrozak 2007 Bilbon

Bizkaie! 2007-06-12 02:00

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinadorak beste zenbait talde eta lagunekin bat hartuta, honoko hau proposatzen deutsue: gai nagusitzat arroza izango dauen aldarrikapen, kulturen arteko eta jai giroko gastronomia lehiaketa batean parte har daizuen. Laugarrenez, 2007ko bagilaren 16an.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinadorak beste zenbait talde eta lagunekin bat hartuta, honoko hau proposatzen deutsue: gai nagusitzat arroza izango dauen aldarrikapen, kulturen arteko eta jai giroko gastronomia lehiaketa batean parte har daizuen. Laugarrenez, 2007ko bagilaren 16an.


Jarduerearen helburuak

  1. Gure kaleak aldarrikatu, okupau, berreskuratu. Gure auzoetan egunero bizi doguzan arazoen aurrean, herri kulturea bultzatuko daben proposamen irudimentsuak abiapuntu, eta bizikidetzearen aldeko lana eta aniztasunari begirunea oinarri, guztien gozamenerako aldarrikatzen doguz gure kaleak.

  1. Ez gehiago gu bako auzorik. Instituzinoek uzten ez badeuskue be, parte hartu nahi dogu. Auzoak gureak dira. Egunero hor bizi diranenak, historian zehar auzoak hobetzeko burrukatu diranenak, hemen jaio diranenak eta heldu barri diranenak. Guztiok, andre eta gizon, parte hartu nahi dogu barrikuntzan, heziketan, uriko eta gizarteko bizitzan… Hori baita gure bizitza eta bizi dogun barrutia.

  1. Kulturen arteko nahasketea jai bihurtu. Gure auzoetan bizi dogun kulturen arteko errealidadea aukera legez bizitea da gure proposamena. Alkarren arteko txertaketa eta bizikidetzearen alde egiten dogu apustu. Baina hau bera be jai giroan egiten dogu, badakigulako, aldarrikapenak eta buruhausteak ahaztu barik, jaiak batu egiten gaituala eta egunero alkarren artean daroagun bizitza normaleko esparrua erakutsi. Areago, jaiak, gure kulturen arteko desbardintasuna asmo bateratura ekarten dau; hau da, auzo gizakoiagoak, biziteko egokiagoak, solidarioagoak eta burrukalariak sustatzera bultzatzen gaitu.

Senitarteko auzoak. Gure auzoak eta gure ardurak ez dagoz bananduta. Badira errealidade eta buruhauste bardintsuei aurre egitera behartuak dagozan zenbait gune historiko eta auzoak be uri askotan. Hori dala eta, Bilboko San Frantzisko, Gasteizeko Alde Zaharra eta Iruñako Alde Zaharra ekimen berean bat eginda eta senidetuta ibiliko gara egun horretan. Akaso, era horretara gure aldarrikapenak ozenagoak, jaia eta gozamena zabalagoak izango dira, eta gure burruketako bakardadea murritzagoa.

www.mundukoarrozak.info

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu