Kontseiluak Ziurtagiriaren Alkarteari lekukoa pasauko deutso

Bizkaie! 2007-06-13 02:00   Euskerea berbagai

Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia bagilaren 14an izango da, Donostiako Kursaal aretoan, sortu eta 7 urtera hain zuzen be. ‘Une berezia da, izan be, 2000. urteko bagilaren 13an sortu zan Bai Euskarari Ziurtagiria’, adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia bagilaren 14an izango da, Donostiako Kursaal aretoan, sortu eta 7 urtera hain zuzen be. ‘Une berezia da, izan be, 2000. urteko bagilaren 13an sortu zan Bai Euskarari Ziurtagiria’, adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Ziurtagiriaren Alkartea sortu barri da. ‘Egueneko ekitaldian Kontseilutik lekukoa pasauko deutsagu Alkarteari’, azaldu dau Mendigurenek. Bai Euskarari Ziurtagiria entidade gehiagogaz batera garatzeko helburuagaz sortu da Ziurtagiriaren Alkartea. Horren bidez, proiektu partekatua izango da Bai Euskarari Ziurtagiria, ‘alkarlanean eta kalidadean pausu bat egin nahi dogu’, azaldu dau Alkarteko zuzendari izentau barri daben Rober Gutiérrezek. Ziurtagiriaren Alkartea hainbat eragilek osotuko dabe: Kontseilua osotzen daben erakundeek, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dabenek eta proiektuan lagundu nahi daben eragileek.

Aurten be, hazkunde nabaria izan dau Bai Euskarari Ziurtagiriak: 2006an % 18an hazi zan eta ziurtagiridunen kopurua, honezkero 1500 enpresa, saltoki eta era guztietako entidadek lortu dabe.

Ekitaldi nagusian instituzinoetako eta gizarteko arlo askotako ordezkariak izango dira. Halan da be, arreta guztia Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dabenentzat izango da. Kontseiluko eta Ziurtagiriaren Alkartearen Zuzendaritzeak ziurtagiria daben enpresei Jorge Oteizaren artelan baten lamina banatuko deutsee. ‘Esferaren Desokupazinoari buruz. Arnasketa espazialaren aldaerea’da artelanaren izenburua eta Oteizak 1957an Sao Pauloko erakusketarako egindako seriearen parte da. ‘Erakusketa horretan Oteizak Nazinoarteko Eskulturearen Saria irabazi eban’, azaldu dabe Alkartearen ordezkariek. Orain, Sao Paoloko lehiaketatik 50 urtera, horren inguruko erakusketea preparau dau Oteiza Museoak.

Bestalde, Kursaalen egingo dan ekitaldian bertan, Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren irudi barria aurkeztuko dau. ‘Ziurtagiriaren Alkartea sortu dogun honetan Bai Euskarari Ziurtagiriaren irudia egokitzeko momentua da’, azaldu dabe Kontseiluko ordezkariek. Irudiak Bai Euskarari Ziurtagiriaren muina mantenduko dauela aurreratu dabe, baina era berean gauza barriak izango dituala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu