'One Battle After Another' eta 'Hamnet', irabazle 83. Urrezko Globoetan
2026-01-12 07:40 ZinemeaTelebistako kategorian, Adolescence izan da irabazlea.
Los Angeleseko Beverly Hilton hotelean izan da Urrezko Globoen 83. edizinoa.
Zine kategorian, sari garrantzitsuenak, Hamnet (film dramatiko onena) eta One Battle After Another (komedia edo musikal onena) lanek jaso dabe. Azken hori, Paul Thomas Anderson kaliforniarrak zuzendutako thriller politikoa, beste hiru sari jaso ditu: antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria (Teyana Taylor), zuzendari onena eta gidoirik onena.
Bestalde, telebistako lanei jagokonez, irabazlea Adolescence izan da.
Sariak, Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Alkarteak emoten ditu.
Zinea
- Film dramatiko onena: Hamnet (Chloé Zhao)
- Komedia edo musikal film onena: One Battle After Another (Paul Thomas Anderson).
- Emakumezko aktore onenaren saria, drama: Jessie Buckley (Hamnet).
- Gizonezko aktore onena, drama: Wagner Moura (O Agente Secreto).
- Emakumezko aktore, musikal edo komedia: Rose Byrne (If I Had Legs I 'd Kick You).
- Gizonezko aktore onena, musikal edo komedia: Timothée Chalamet (Marty Supreme).
- Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria: Teyana Taylor (One Battle After Another).
- Antzeztaldeko gizonezko aktore onena: Stellan Skarsgere (Sentimental Value).
- Ingelesez ez dan film onena: O Agente Secreto (Kleber Mendonça Filho).
- Zuzendari onena: Paul Thomas Anderson (One Battle After Another).
- Gidoirik onena: Paul Thomas Anderson (One Battle After Another).
- Zinema-aretoetako lorpenik handiena: Sinners (Los pecadores).
- Animazinoko film onena: Kpop Demon Hunters (K-poparen gerlariak).
- Abesti onena: Golden, Kpop Demon Hunters (Las guerreras del K-pop).
Telebistea
- Telesail mugatu onena: Adolescence.
- Telesail onena, drama: The Pitt.
- Telesail, musikal edo komedia onena: The Studio.
- Miniserie, antologia edo telebistarako filmeko emakumezko aktorerik onena: Michelle Williams (Dying For Sex).
- Minisail, antologia edo telebistarako filmeko aktorerik onena: Stephen Graham (Adolescence).
- Telesail dramatikoko emakumezko aktore onena: Rhea Seehorn (Pluribus).
- Telesail dramatikoko aktorerik onena: Noah Wyle (The Pitt).
- Telesail musikaleko edo komediako emakumezko aktore onena: Jean Smart (Hacks).
- Telesail musikaleko edo komediako aktorerik onena: Seth Rogen (The Studio).
- Miniserie, antologia edo telebistarako filmeko emakumezko aktore onenaren saria: Erin Doherty (Adolescence).
- Telebistarako minisail, antologia edo filmeko antzeztaldeko gizonezko aktorerik onena: Owen Cooper (Adolescence).
- Umorezko bakarrizketako ikuskizun onena: Ricky Gervais (Ricky Gervais: Mortality).
- Podcast onena: Good Hang With Amy Poehler (Spotify).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
