Bob Dylan abeslariak jaso dau Arteen Asturiaseko Printzea Saria

Bizkaie! 2007-06-13 02:00   Musikea

Bob Dylan kantautaore estadubatuarrak irabazi dau Arteen Asturiaseko Printzea Saria, azken botazinoetan ganerako lau hautagaiak (Maria Joao Pires pianista portugaldarra, Frank Ghery eta Rafael Moneo arkitektoak eta Andrew Lloyd Webber musikaria) atzean itxi ostean.

Robert Allen Zimmerman ‘Bob Dylan’ AEBetako Minessotan jaio zan 1941ean eta XX. mendeko kantautorerik ezagunenetakoa da, ‘Knocking on heaves’s door’, ‘Like a rolling stone’, ‘Blowin’in the wind’ eta ‘The times they’re a-changing’ kantu klasikoen egilea.

‘Modern times’ izenburukoa da Dylanen azken diskoa, igazko abuztuan argitaratutakoa eta honezkero disko salduenen artean dago AEBetan.

Aurtengo saria jasoteko hautagaiak 58 izan dira, besteak beste, Milos Forman zinegilea, Cesaria Evora abeslaria, Joan Manuel Serrat kantautore kataluiniarra, Ennio Morricone konpositore italiarra eta Clint Eastwood, Emir Kusturica, Fernando Trueba eta Victor Erice aktoreak.

Asturiaseko Printzea Sarien orain arteko 26 edizinoetan, Arteen arloan, besteak beste, Woody Allen, Miquel Barcelo eta Paco de lucia saritu ditue. Iaz, barriz, Pedro Almodovar zine zuzendariak irabazi eban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu