Zierbenako VII. Lore Eguna

Bizkaie! 2007-06-13 02:00

Mujeres 2000 Zierbenako Emakume Alkarteak eta Bizkaiko Lore Saltzaileen Alkarte Profesionalak Lore Egunaren zazpigarren edizinoa antolatu dabe Zierbenako Udalagaz lankidetzan. Jaia datorren astegoienean izango da, bagilaren 16an eta 17an.

Antolakuntzako iturriek iragarri dabenez, hainbat ekitaldi izango dira astegoien osoan zehar, besteak beste, umeentzako lorezaintza-tailerra, landare eta loreen esparrua gaztetxuengana hurreratzeko. Era berean, loreen salmentea be egingo da, eta etekinak ongintzazko alkarte batentzat izango dira.

Lehiakide eta auzokoentzat be izango da lorezaintza-tailerra, eta Jordi Ferran lore saltzaile ezagunak erakusketa bat atonduko dau. Gainera, VII. Lore Lehiaketea be egingo da Zierbenako auzokide ez profesionalentzat, bai eta Euskadiko II. Lore Sorten Lehiaketea be. Horrezaz gan, kale antzerkia eta dantza taldeak be ez dira faltako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu