Bilboren 707. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditue

Bizkaie! 2007-06-13 02:00

‘Arratsaldea, gaua, gaupasa’ izenburupean, 20:00etatik hasita, gauerdira arte luzatuko da bagilaren 16tik 17rako gaua Abandoibarra Pasealekuan, Botika Zaharrean eta Itsas Museoaren inguruan Bilboren 707. urteurrenaren harira. Groupe F eta Estrella Morente dira, besteak beste, egitarauko ikuskizun nagusiak.

Bilboko 707 urte beteko ditu zapatuan eta, urtemuga hori ospatzeko, Fundación Bilbao 700-III Millenium Fundazinoak ikuskizunen egitarau bete eta heterogeneoa antolatu dau. ‘Arratsaldea, gaua, gaupasa’ izenburupean, 20:00etatik hasita, gauerdira arte luzatuko da bagilaren 16tik 17rako gaua Abandoibarra Pasealekuan, Botika Zaharrean eta Itsas Museoaren inguruan.

Azken edizinoetan ohikoa dan legez, kalea eta publikoa izango dira urtebetetze honen protagonista nagusiak, familia osoaren gozamenerako zita izango baita. Txiki eta helduentzako kalejirak, ikuskizun musikala, txotxongiloen antzezlanak eta ikuskizunak, eta jolas-parke txiki bat izango dira, 20:00etatik 22:00etara, Abandoibarra Pasealekuan.

Jaiaren une gorena 22:30etatik aurrera izango da, Botika Zaharrean. Han, gautxoriak eta ameslariak alkartuko dira, Groupe F talde frantziarrak eskainiko dauen abangoardiako ikuskizun harrigarriaz gozetako. Groupe F Europako eszena artistiko eta kulturaleko piroteknia konpainiarik arrakastatsuenetarikoa da. Euren ‘Joueurs de Lumieres’ ikuskizuna itzalakaz egindako antzerkian oinarritzen da eta, bertan, txori-gizakiak eta beste asmakuntza imajinario batzuk agertuko dira, espazio urbanoaren ganeko hausnarketea erabiten dauen fikzinozko uri bat sortuz.

Amaierea Estrella Morenteren eskutik etorriko da, 23:30etan, Itsas Museoan. Bera arduratuko da eguna agurtzeaz, ibaiertzean emongo dauen kontzertuagaz. Granadako flamenko-kantariak bere azken diskoa ekarriko dau Bilbora: ‘Mujeres’. Garai guztietako emakumezkoen ahots handiei omenaldia egingo deutse, flamenkoaren ikuspuntutik beti be. Chavela Vargasen ‘La noche de mi amor’, Imperio Argentinaren ‘Ay Mari Cruz’, Jacques Brelen ‘Ne me quitte pas’, edo Carlos Gardelen ‘Volver’ abestia, Pedro Almodovarren azken filmaren soinu-bandan sartuta dagoanak osotzen dabe disko barri hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu