Ordenagailu 'berdeak'?
2007-06-13 02:00Energia kontsumoa administretako software barriari esker, berotegi efektuaren gas isuriketak, urtean 54 miloe tonatan murriztuko litzatekez eta, era berean, argindarraren fakturan 5500 miloe dolar baino gehiago aurreztea aurreikusi dabe.
Aldaketa klimatikoaz eta energia aurrezteaz sano arduratuta gagozan sasoian, ‘Climate Savers Computing ekinbidea abiarazo dabe Intel eta Google enpresek. Asmoa energia kontsumo eragingarria lortzea da, hau da, ordenagailuetan alperrik galtzen dan energiaren arazoari konponbidea emotea. Izan be, adituen esanetan, ordenagailuek kontsumiduten daben energiaren erdia alperrik gastetan da, kontsumoaren erdiagaz nahikoa dalako ordenagailuaren funtzionamendu normalerako. Gehiegizko energia kontsumo horregaz, ordenagailua berotzea baino ez ei da lortzen eta gero, ganera, bentiladoreak behar ditue prozesatzailea erre ez daiten.
Kontuak kontu, energia kontsumoa administretako software barriari esker, berotegi efektuaren gas isuriketak, urtean 54 miloe tonatan murriztuko litzatekez eta, era berean, argindarraren fakturan 5500 miloe dolar baino gehiago aurreztea aurreikusi dabe.
Dana dala, aitatu konpainietako arduradunen eretxiz, teknologia hau aplikau ezkero, ordenagailuen prezioa 20 dolarretan karutuko litzateke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!