Miren Agur Meaberen eta Elena Odriozolaren lan bana IBBYren ohorezko zerrendan sartuko ditue
2007-06-15 02:00 KultureaMiren Agur Meaberen Urtebete itsasargian liburua eta Elena Odriozolaren Begira-Begira liburuaren ilustrazinoak jasoko ditu International Board of Books for Young People zerrendeak. Erakunde horrek lanen kalidadea saritzen dau.
IBBY (International Board on Books for Young People) erakundeak Miren Agur Meaberen Urtebete itsasargian liburua (ELKAR 2006) IBBYko ohorezko zerrendan sartzeko hautatu dau, idazlearen idazkerearen kalidadea saritzeko.
Bestade, marrazkilariaren lanaren kalidadeari jagokonez, Elena Odriozolaren Begira-Begira (ELKAR 2006) liburuaren ilustrazinoek be ohorezko zerrenda honetan sartzeko aukerea izango dabe.
Aitatutako zerrenda horretan argitaratu barri diran liburuen artean kalidade aldetik nabarmenak diranak aukeratzen ditue bi urterik behin eta idazle, marrazkilari eta itzultzaileen lana goraipatzea da helburu nagusia.
Garagarrilean batuko da epaimahi barria behin betiko tituluak 2008ko IBBYko ohorezko zerrendan sartzeko. Ohorezko zerrenda hori 2008ko irailean argitaratuko da.
IBBYren Estaturako delegazinoa, OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) 1983an sortu zan; Haur Literatura Batzordea desegin zanean, Batzorde horretako zereginak beregain hartu zituen. Batzordeak 50eko hamarkadatik ume eta gazte literaturearen sustapenaren inguruko ekintzak kudeatzen zituen eta IBBYren ordezkaritzeari jagokozan zereginez arduratzen zan. IBBY (International Board or Books for Young People) 1953. urtean sortu zan Zurichen, Jella Lepmanen eskutik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!