Salif Keita, Kepa Junkera, Hedningarna eta Enzo Avitabile dira Getxo Folk 2006 jaialdiko artista nagusiak

Bizkaie! 2006-06-21 02:00   Musikea

Irailaren 1etik 4ra bitartean, munduan zehar musikea ikusteko eta sentiduteko dituen moduen erakustoki izango da Getxo.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Maskaradak Ipar Ameriketan estreinauko dau ‘Gernika’ koadroaren ganeko antzezlana

Iratxe Ormatza 2006-06-20 02:00   Euskaldunak munduan

Maskarada antzeztaldeak 'Gernika' koadroa gogoan hartu dau Ipar Ameriketan estreinauko dauen proiektua sortzeko. Picassok lana egiteko enkargua jaso ebaneko egoereari eta haren egitasmoa gauzatzeko prozesuari heldu deutse.

Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa

Lea Artibai Euskarari Elkartea 2006-06-20 02:00   Euskerea berbagai

Bihar, hilak 21, Markinako Uhagon kulturgunean 16 eragilek 'Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa' eta 'Euskerearen transmisinoaren kalidadea sustatzeko egitasmoakazko' hartutako konpromisoak sinatuko ditue.

Aurten lehenengo aldiz Zuberoako ordezkariak izango dira Eskolarteko finalean: Gillen Nageloua eta Johañe Sarraillet

Bizkaie! 2006-06-20 02:00   Bertsolaritzea

Lehen aldiz, euskal lurralde guztiek izango dabez ordezkariak Euskal Herriko XVIII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean (Bagilaren 24an, Altsasuko Burunda pilotalekuan).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The omen

Joseba Terreros 2006-06-20 02:00   Zinema kritikak

Remake honek hamabi miloe dolar batu zituan Estadu Batuetan izandako estreinaldian, antikristoaren zenbakiak modu esanguratsuan agertu ziran eguenean, hatan be (2006-06-06).

Hainbat ikuskizun ezagun izango dira Arriaga Antzokiaren bigarren denporaldian

Bizkaie! 2006-06-20 02:00   Musikea

Cabaret musikala, Mayumana, Pablo Milanes, Raphael, Albert Pla eta Jorge Drexler izango dira, besteak beste, Arriaga Antzokiaren bigarren denporaldiko protagonista nagusiak. Danetara, 23 ikuskizun izango dira abuztutik abendura.

UEUren Udako Ikastaroetan matrikuletako epea domekan amaituko da

Bizkaie! 2006-06-20 02:00

Udako Euskal Unibertsitatearen 34. Udako Ikastaroak garagarrilaren 3tik 21era bitartean egingo dira, Eibarren, Baionan eta Iruñean.

Euskerea jogurten etiketetan

z 2006-06-20 02:00   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hizkuntza erabilereari buruzko azterketa berezituak egingo ditu. Lehenengoa jogurten etiketei buruzkoa izan da eta ‘Kontseilutik’ aldizkari barrian argitaratu dau.

Prioiei buruzko lanak irabazi dau Elhuyar Fundazinoaren IV. Tesien Saria

z 2006-06-20 02:00

Irabazlea, Zuberoa Marcos, Nafarroako Unibersidadeko ikaslea izana da. ‘Behi eroen’ gatxaren oinarri diran prioien eragina aztertzen dau Marcosen lanak.

Berri Txarrak taldeak Rise Against taldeagaz batera bira egingo dau Europan zehar

Bizkaie! 2006-06-20 02:00   Musikea

A Wilhelm Scream talde amerikarrak osotuko dauen hiruko bira hau abuztuaren 28an abiatuko da eta danetara sei herrialdetan ibiliko dira (Alemania, Suitza, Belgika, Holanda, Frantzia eta Erresuma Batua).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ezcarayko Nazinoarteko X. Jazz Festibalak musikaz jantziko dau herria

Bizkaie! 2006-06-19 02:00   Musikea

Garagarrilean, jazz musikeaz jantziko da Errioxako Ezcaray herria. Hamargarrenez, Nazinoarteko Jazz Festibala egingo dabe eta ‘The Raynald Colom Quintet’ edota ‘De Diego Brothers’ lako taldeak izango dira.

Txinatik Mongoliara: Transmongolianoa

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2006-06-19 02:00   Bidaide

Kronika hau ia denpora errealean nago idazten, Transmongoliarraren hirugarren bagoiko bosgarren konpartimentuko literan jesarrita. Hamabi ordu inguru daroaguz hemen, Pekin-Ulaan Baatar (Txinako eta Mongoliako uriburuak, hurranez hurran) ibilbidea egiteko behar dituan 30 orduetatik herena baino gehitxuago.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Hermes aldizkariaren 5. urteurrena eta 20. zenbakia

Bizkaie! 2006-06-19 02:00

Sabino Arana Kultur Elkargoak argitaratzen dauen Hermes Historia eta Pentsamendu aldizkariak bere bosgarren urteurrena ospatuko dau 20. zenbakia argitaratzeagaz batera.

Bilbao-Paris 10 euroan

Bizkaie! 2006-06-19 02:00

Vueling airelineak garagarrilaren 13tik urriaren 1era arte Bilbotik Pariserako ibilbidea eskainiko dau Loiuko aireportutik. Ibilbide barriak egunero eskainiko dau loturea Pariseko Charles de Gaulle aireportuagaz.

Euskomedia Fundazinoak bere Liburutegi Digitala handitu dau 2 aldizkari barrigaz

Euskomedia Fundazioa Wwweuskomediaorg 2006-06-19 02:00

Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazinoak 2 aldizkari barri gehitu ditu bere Liburutegi Digitalera eta Fundazinoaren web gunean kontsulta daitekez.

Antzerkiola Imajinarioak 'Yuri Sam' taularatuko dau asteon Miamiko Antzerki Hispaniarraren Jaialdian

Bizkaie! 2006-06-19 02:00   Euskaldunak munduan

Antzerkiola Imajinarioa konpainia bilbotarrak Miamira eroango dau 'Yuri Sam' izenburuko obrea, bagilaren 1etik 25era bitartean ospatzen ari dan Antzerki Hispaniarraren Jaialdian parte hartzeko. Ander Lipus buru dauen taldeak hilaren 24an eta 25ean taularatuko dau 'Yuri Sam'.

Nafarren azken arnasea

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2006-06-19 02:00

Gaztelakoak Nafarroako Erresumea konkistau ebanekoa

1512ko bagilaren 20an hasi ziran Nafarroako Erresumearen azken egunak Euskal Herriko Hegoaldean. Hurrengo lerroetan, sasoi batean Europa osoan ezaguna eta errespetatua zan euskal erresumearen azkenengo uneak gogoratuko doguz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskaltzain osoak 75 urtera heltzen diranean, euskaltzain emeritu bihurtuko dira

Bizkaie! 2006-06-19 02:00   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren arautegi aldaketea indarrean sartuko da Estaduko Aldizkari Ofizialak argitaratzen dauen momentuan eta hori laster izango da, izan be, joan dan barikuan -bagilak 16- Madrileko Ministro Kontseiluak Akademiak egindako arautegi aldaketa-proposamena onartu eban.

Bizkaiko Diputazinoak Arrigorriagan zabalduko dau gaur Ertibil 2006 erakusketea

Bizkaie! 2006-06-19 02:00   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Sailak gaur jarriko dau martxan, Arrigorriagan, Ertibil egungo artearen erakusketa ibiltaria. Ekimenaren helburua artista gazteak sustatzeko plataforma bihurtzea da.

The mistress of spices

Joseba Terreros 2006-06-16 02:00   Zinema kritikak

The mistress of spices ustezko fabula honetan Tiloren tirabira erromantiko eta personalen barri emoten deuskue.