Getxoko XXIV. Nazinoarteko Folklore eta Dantza Jaialdia

Bizkaie! 2008-07-18 11:02   Kulturea

Garagarrilaren 21tik 23ra, hiru gauetan, musikea eta dantzea buztartuz, hiru ikuskizun preparau ditue antolatzaileek. Hiru lurralde desbardinetatik etorritako taldeak izango dira protagonista aurten Getxon: Irlanda, Euskal Herria eta Eslovakia, hain zuzen be.

Garagarrilaren 21tik 23ra, hiru gauetan, musikea eta dantzea buztartuz, hiru ikuskizun preparau ditue antolatzaileek. Hiru lurralde desbardinetatik etorritako taldeak izango dira protagonista aurten: Irlanda, Euskal Herria eta Eslovakia, hain zuzen be. Herri desbardinen ohiturak ezagutzea ezinbestekoa da euren nortasuna ulertu ahal izateko eta, esangura horretan, Getxoko Nazinoarteko Folklore Jaialdia ezezagunak jakuzan musika, dantza, jantzi eta ohituretara hurreratzeko aukera aparta da.

Aurten, 'Absolute legless' dantza taldeak hasierea emongo deutso jaialdiari Irlandako zapateatu-dantza alaiez. Biharamunean, Getxoko 'Itxartu Taldea'-ren txandea eta Euskal Herriko dantza tradizionalen txandea izango da eta, azkenik, jaialdia amaitzeko, Eslovakiako folklorea protagonista bilakatuko da Getxon, MAJ talde folklorikoaren eskutik.

Gainera, Getxon ospatuko diran XIV. Joko Atlantikoak dirala eta, garagarrilaren 23an saio berezia egongo da Bretainiako 'Kevren an Avorig' taldearen eskutik. Taldeak kalejira bat egingo dau Algortako erdigunean, 20:00retatik aurrera.

Jaialdia beraz, aukera ezin hobea izango da herri desbardinen ohituretara hurreratzeko, alkarrengandik urrun dagozan lurraldeak zeozelan batuz.


Egitaraua. Algortako Biotz Alai Plazan, gaueko 22:00etan. Sarrerea doban

- Garagarrilak 21, astelehena: Absolutely Legless (Irlanda).

- Garagarrilak 22, martitzena: Itxartu Taldea (Getxo).

- Garagarrilak 23, eguaztena: 'MAJ' folklore taldea (Eslovakia).


Horrezaz gan:

- Eguaztena 23: Kevren An Avorig (Bretania) taldeagaz kalejirea (Joko Atlantikoak tarteko), 20:00retatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu