Ibarrangeluko herriak omenaldia egingo deutso Matxitxakoko batailan ibilitako Juan Telletxeari

Bizkaie! 2008-07-17 14:21

Datorren domekan, garagarrilak 20, Ibarrangeluko herritarrek omenaldia egingo deutse Juan Telletxeari eta Matxitxakoko batailan burrukan egin eben Bou Nabarrako ganerako marinelei. Omenaldia Akordako plazan izango da, 13:30etan.

Datorren domekan, garagarrilak 20, Ibarrangeluko herritarrek omenaldia egingo deutse Juan Telletxeari eta Matxitxakoko batailan burrukan egin eben Bou Nabarrako ganerako marinelei. Omenaldia Akordako plazan izango da, 13:30etan. Hain zuzen be, akordarra da gaur egun bizirik geratzen dan Bou Nabarrako marinel bakarra.

Matxitxakoko batailearen 71. urteurrena zala eta, joan dan zezeilaren 29ko Osoko Bilkurak Juan Telletxeari omenaldia egitea erabagi eban. Horrezaz gan, Telletxea jaio zan auzoan, hau da, Akordan eskultura bat jartea erabagi eben akordarraren eta Bou Nabarrako ganerako marinelen omenez.

Horrenbestez, omenaldia egiteaz gan, Durangon bizi dan Elena Solatxik egindako eskulturea inaugurauko da. Eskultureak Juan Telletxearen eta ganerako marinelen omenezko plakea daroa. Solatxik ez dau gura eskulturea begiratzeko baino ez izatea, auzoaren altzarietako bat gehiago izatea gura dau, hau da, umeak gainera igotea, helduak bertan jesartea, etab.


Juan Telletxea Abadia

Juan Telletxea Ibarrangeluko Akorda auzoan jaio zan orain 91 urte. Ingalaterran nabigatzen egon ostean, Eusko Itsas Gudarostean sartu zan 20 urtegaz, Gerra Zibila hasita egoanean. Bou Nabarran emon eutsen lekua eta 1937ko martiaren 5ean, Matxitxakoko batailan 'Canarias'-en kontra burrukatu zan, taldea osotzen eben ganerako 48 marinelakaz batera. Hemeretzik baino ez eben bizirik urten, eta gaur egun Juan Telletxea da bizirik dagoan bakarra. Batailearen ostean, atxilotu eta Donostiako Ondarretako kartzelara eroan eben, eta heriotzara kondenau. Bi urte emon zituan han, 'Canarias' ontziko komandante izandakoak marinelak libre geratzeko bitartekaritza lana egin arte. Libre geratu ondoren, merkataritzako marinan egin eban lan erretiroa hartu eban arte. Asturiasko San Juan de la Arenan bizi da aspalditik, bertara ezkondu zan eta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu