Nazinoarteko Dantza Jaialdia eta Udako Musika Zikloa Sopelanan

Bizkaie! 2008-07-21 11:34

Sopelana herri bizkaitarrak kultur hitzordu garrantzitsu bi izango ditu datozen egunetan, Nazinoarteko Dantza Jaialdia, hilaren 25ean, eta Udako Musika Zikloa, garagarrilaren 26tik 30era, hain zuzen be, Udal sopeloztarreko iturriek iragarri dabenez.

Sopelana herri bizkaitarrak kultur hitzordu garrantzitsu bi izango ditu datozen egunetan, Nazinoarteko Dantza Jaialdia, hilaren 25ean, eta Udako Musika Zikloa, garagarrilaren 26tik 30era, hain zuzen be, Udal sopeloztarreko iturriek iragarri dabenez.

Garagarrilaren 25ean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatutako Nazinoarteko Dantza topaketea egingo da arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Aurten, Udaletxeko Enparantzan ikusi ahal izango dira Daguestan (Errusia) eta Txiletik etorritako dantza taldeen ikuskizunak, jantzak eta folklorea buztartuz. Kultura aniztasunaz eta aberastasunaz gozetako aukera ederra da, jantzearen, musikearen eta jazkera tradizionalen bidez.

Beste alde batetik, garaagrrilaren 26tik 30era bitartean Udako Musika Zikloa izango da San Pedro Eleizan. Victor de la Rosak (Klarinetea) eta Tim Lissimorek (pianoa) hasiko dabe aurtengo edizinoa. Bigarren jardueran Elene Orcoyen sopranoaren ahotsa entzuteko aukerea izango da, Joseba Candaudap pianojolearen laguntzaz. Astelehenean, hilaren 28an, Isabel Vilanuevaren (biola) eta Pedro José Rodríguezen (pianoa) txandea izango da. martitzenean, Joao Meirelen (txirula) eta Christine Hilleren (pianoa) doinuak entzungo dira. Et Arsis laukoteak amaituko dau musika-zikloa, garagarrilaren 30ean. Emonaldi guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu