Iruñara, Gasteizera eta Berangora joan dira Spraikada'08ko sariak

Bizkaie! 2008-07-21 10:58

Erandiora jente ugari hurreratu da joan dan zapatuan, maiatzaren 13tik bagilaren 27ra jasotako zirriborroen artean aukeratutako 10 lanakaz gozatzera. Danetara, 700 metro koadro pintau zituen milatik gora esprai ontzi erabilita.

Spraikada'08, Euskal Herriko V. Graffiti Lehiaketea joandako astegoienean, zapatuan izan da Erandioko hormetan eta jente ugari hurreratu da maiatzaren 13tik bagilaren 27ra jasotako zirriborroen artean aukeratutako 10 lanakaz gozatzera. Danetara, 700 metro koadro pintau zituen milatik gora esprai ontzi erabilita.

Edozelan be, egitarau potoloa izan da eta, besteak beste, graffiti eta break dance tailerrak be izan dira eta horreetara ume eta gazte piloa hurreratu da, arte barri horreen inguruko lehenengo pausuak emotera. Ikusi danagaitik, gainera, bildurrik barik esan daiteke benetako artistak dagozala erandiotar gazteenen artean.

Musikearentzako be izan da tarterik: Metroko plazan, DJ Oleaktiff ibili da inguratu nahi izan dabenei DJ eta Scratch munduaren sekretuen barri emoten. Hor be ez da artistarik falta izan, eta DJaren zein inguratu diranen jardunak herrian paseoan ebilen jentearen atentzinoa biztu dau.

Kiroldegi inguruan be begiluze piloa alkartu da, izan be, kiroldegiko atzeko hormea, 450 metro koadrokoa, kolorez bete dabe Gasteizko Xtralargos taldeko kideek. Orain pare bat egun hasi ziran gasteiztarrak lanean, eta lan benetan ikusgarria osotu dabee, kolore biziz josia.

Arratsaldeko 17:30ak aldera, ikuskizun berezia izan zan metroko plazan: TTP taldeak auto bat margotu dau bertan, graffitia hormetako kontua baino zeozer gehiago dala erakusteko. Ondoren, goizean irakasle ibili dan DJ Oleaktiffen saioa izan da, eta iluntzean, sari-banaketa ekitaldia.


SPRAIKADA'08 - Euskal Herriko V. Graffiti Lehiaketearen irabazleak:


1. Saria: 1.500 euro. Eneko Azpiroz 'JEAS', Diego Glenny, (Iruña) 'FASHION BIKTIMA'

2. Saria: 1.200 euro. Egoitz Ponte 'OJODEKUERVO', Miguel Angel Medina 'KAPONE' (Gasteiz), 'KALEAN GARA ARTEA'

3. Saria: 900 euro. Nuria Serrano (Berango) 'MUNDUA KOLOREZ BETE'

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu