Eako Poesia Egunak

Bizkaie! 2008-07-17 15:16   Kulturea

Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldearen ekimenez, bosgarren urtez egingo dira Gabriel Arestiren omenezko Poesia Egunak Ean, garagarrilaren 19an eta 20an.

Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldearen ekimenez, bosgarren urtez egingo dira Gabriel Arestiren omenezko poesia egunak Ean, garagarrilaren 19an eta 20an.

Koldo Izagirreren ‘Emakumeak trena hartu zuenekoa’ berbaldiagaz hasiko dira ekitaldiak zapatu goizean; bazkalosteko tertulian parte hartuko dabe Itxaro Borda, Jose Luis Otamendi, Beñat Sarasola eta Castillo Suarezek; arratsaldean, Asier Serranoren musika eta poesia saioa izango da eta gauean errezitaldia: Jon Arano, Aintzane Galardi, Oier Guillan, Karmele Igartua, Fertxu Izquierdo, Ibai Iztueta, Xabier Montoia, Jose Luis Otamendi, Beñat Sarasola, Castillo Suarez eta Ainhoa Unanue. Domeka goizean, mahai-inguruan izango dira Iñigo Aranbarri, Irati Jimenez eta Eider Rodriguez; eguerdian, ‘Ogella line’, Itxaro Bordaren errezitaldia izango da; eta arratsaldean, Katamalo ikuskizuna bihotz bakartien klubagaz.


Eako Poesia Egunak. Egitaraua

Garagarrilak 19, zapatua

10:30etan: berbaldia Udal Aretoan. 'Emakumeak trena hartu zuenekoa'. Hizlaria: Koldo Izagirre.
Ondoren, ibilaldia ibai ondotik burdinola eta paper-fabrikarantz. Musikea lagun, Arestiren poemak.

14:30etan: bazkaria Bedaronan.

16:30etan: bazkalosteko tertulia: 'Poesia extra zer den'. Parte-hartzaileak: Itxaro Borda, Jose Luis Otamendi, Beñat Sarasola eta Castillo Suarez. Gidaria: Miren Ibarluzea.

20:30etan: Beletxen, Arestiren oroitarrian, 'Erretratuak', Asier Serranoren musika eta poemak.

22:00etan: 'Harresi ostean pareta' filma, Salvador Puig Antichen oroiz, Eako moilan.
Poesiazko ilara. Irakurleak: Jon Arano, Aintzane Galardi, Oier Guillan, Karmele Igartua, Fertxu Izquierdo, Ibai Iztueta, Xabier Montoia, Jose Luis Otamendi, Ainhoa Unanue, Beñat Sarasola, Castillo Suarez. Musikea: Jon Piris eta Mikel Romero. Ondoren, Zinar Ala musikari kurduaren emonaldia.


Garagarrilak 20, domekea

11:00etan: mahai-ingurua Udal Aretoan. 'Idazlearen ahotsa, norentzat, zertarako?'. Parte-hartzaileak: Iñigo Aranbarri, Irati Jimenez eta Eider Rodriguez. Gidaria: Xabier Mendiguren.

13:00etan: Poesia-irakurraldia eta musikea Talan. Itxaro Borda: 'Ogella line'. Musikariak: Esther Gabiola eta Uritze Laka.

14:30etan: Bazkaria Natxituko bolatokian.

17:00etan: Katamalo, musikea eta testuak, Natxituko Ermintxo hotelean.

www.poesiaegunak.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu