Kepa Junkerak inaugurauko dau Pozalaguako auditorioa
2008-07-18 15:21Karrantzan (Bizkaia) dagoan Pozalaguako kobazuloa topau ebela 50 urte bete dirala ospatzeko, lau urteko lanen ondoren, gaur inaugurauko dau Kepa junkerak 60 metroko luzerea, 30 metroko sakonerea eta 2.000 lagunentzako lekua daukan Pozalaguako auditorio barria.
Karrantzan (Bizkaia) dagoan Pozalaguako kobazuloa topau ebela 50 urte bete dirala ospatzeko, lau urteko lanen ondoren, gaur inaugurauko dau Kepa junkerak 60 metroko luzerea, 30 metroko sakonerea eta 2.000 lagunentzako lekua daukan Pozalaguako auditorio barria.
Inguruak akustika ona eukala erakutsi eban musika klasikoko kontzertu batek orain dala 18 urte. Handik bederatzi urtetara, inguruaren urbanizazino proiektua etorri zan, eta lau urteko lanen ondoren, harrobia zana auditorio bihurtu dabe.
Karrantzako kultura zinegotziak esan dauenez, obra oso konplikatua izan da, kobazuloa hur dagoanez, ezin izan dalako lehergaia erabili. Diamante hareaz zizelkatu dabe, marmol harrobia balitz moduan. Hormetako batean, prisma bat zizelkatu dabe eta horretan ebilzala, zebra dolomita topau dabe; zebra dolomita hori mundu mailako aurkikuntzea ei da eta, honezkero, ingurua bisitau daben Kanadako geologoek esan dabenez, bistaratutako dolomita horreek erreferentzia izango dira munduan.
Eusko Jaurlaritzeak meatzeguneak izandako lekuak berreskuratzeko dauen programeari esker pagau da lanaren erdia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!