Afariak, eguna ondo amaitzeko

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomatua 2008-07-18 11:13   Jan edanak

Gauez hartuko diran janariak aukeratzeko, egunez hartu doguna kontuan hartu behar da, orekeari eutsi gura badeutsagu, behintzat. Afariak eguneko ganerako jatorduetako ardurabakokeriak zein gehiegikeriak bardintzeko balio leike, osogarri perfektua bihur daiten.

Eguneko jatorduetan hartzen dogun energia, holan banatu behar da: gosarian guztiaren % 20-25, bazkarian % 30-35 eta afarian % 25-30. Baina hori ez da normalean egiten dogun banaketea, eta ganera, holako kalkulurik ez dogu egiten. Espainiako biztanleriaren elikatzeko ohiturei buruzko zenbait datu barrik berretsi dabe persona askok gosaria bezela afaria be bigarren mailan ixten dabela. Afarietan ohikoa da mokadu arin bat (hestebeteak, gaztaia, esnea gailetak...) edo plater aurrez preparautakoak (pizza, kroketak, enpanadillak, saltxitxak, etab.) hartzea, eta janari horreek, sukaldean denporea aurrezteko balio daben arren, profil elikagarria ez da onena.

Elikadura orekatu eta askotarikoa ahalbidetzen dauen metodo eragingarri bat asteko bazkari eta afari menua preparetea da. Oinarrizko taldeetako janariak sartzea nahitaezkoa da, gomendautako maiztasunaren arabera. Egunero eta jatordu guztietan ogia, fruta, ensalada edota barazkiak egon behar dira. Esneki bi edo hiru arrazino egunero nahikoa dira. Okelea astean birritan, arraina astean bost aldiz (arrain urdina birritan) eta 5-6 arrautza astero. Arroza, lekaleak eta pasta astero hartzea komenidu da.

Gauez hartuko diran janariak aukeratzeko, egunez hartu doguna kontuan hartu behar da, orekeari eutsi gura badeutsagu, behintzat. Afariak eguneko ganerako jatorduetako ardurabakokeriak zein gehiegikeriak bardintzeko balio leike, osogarri perfektua bihur daiten.


Afari elikagarria minutu batean

Entsaladea baliabide osasungarria, elikagarria eta preparetako erraza da, eta konbinazino asko onartzen ditu. Nagikeria gainditzeko, entsaladea aldez aurretik preparau daiteke, eta denpora gitxi euki ezkero, ontziratuta eta kontsumiduteko prest dagozan entsaladak har daitekez. Baina entsalada guztiek ez dabe oreka bera. Orekea lortzeko, afaltzeko plater bakar moduan hartzen bada, entsaladak kalidade oneko proteina (arrautza, oilaskoa edo indioilarra, arraina, urdaiazpikoa, gazta...), zerealak (ogi apur bat, arroza, pasta edo patatak) eta orioa euki behar ditu, barazkiez gainera. Edo, udea izanik, gazpatxo bategaz, barazkien pure bategaz edo krema hotz bategaz has daiteke afaria. Neguan saldak, pureak edo zopa beroak nahi izaten dira. Aldez aurretik preparau ezkero, daukiezan osogaiengaitik, ondo kontserbetan dira hozkailuan 4 edo 5 egunean.

Eguerdian geratu diran barazkiak kontsumidutea beste aukera bat izan daiteke, hornigai moduan edo barazki gehiagogaz konbinauta, eta entsalada epel gozoak, piperrakaz, kipuleagaz, tomateagaz, kuiatxoagaz eta berenjena erreagaz... preparau.

Egunez konsumidu ez diran fruta eta esnekiak hartzeko momentu aproposa afaria da. Frutearen ura gustagarriago gerta badaiteke be, osorik jan ezkero, asebete sentsazino handiagoa izango dogu eta, ganera, elikagai gehiago emoten ditu.


Digestinoa zaindu

Afarian hartzen diran janari muetak, kopuruak eta horreek preparetako moduak digestinoan eta loak hartzeko gaitasunean eragina izaten dabe. Hobe da koipe askorik barik kozinetea (lurrinetan, egosita, plantxan, laban...), frijituak baztertzea eta gatza eta gozagarri fuerte eta pipermin gehiegi ez hartzea. Gainera, gomendagarria da gantz gitxiago daben janariak, besteak beste, arrautzak, arrainak edo hegaztiak aukeratzea, okela gisadu eta erregosien ordez; horrezaz gan, tripakada handiak ebitetea be ona da.

Egokiena oheratu baino gitxienez bi ordu lehenago afaltzea da, digestinoak loa eragotzi ez daian, basokada bat esne epel edo infusino liserigarri edo erlaxagarri bat hartu ezean.


Afaltzeko beste plater erakargarri batzuk

Menuak planifiketeak jatorduak askotarikoagoak egiten eta ahaztuta geunkazan platerak sartzen laguntzen dau. Hona hemen ideia batzuk, normalean gure elikaduran falta diran jatekoak, afarian hartzeko:

 Barazkiak: krematan, kroketak (espinakakaz, kipuleagaz...), entsaladak, barazki frjituak: pistoa, piperradea, kuiatxoagaz, berenjeneagaz...
 Arrautzak: ur irakinetan eginak, egosiak, plantxan, tortillak edo nahaskiak (txanpinoiak, perretxikoak, atuna, espinakak ganbakaz, urdaiazpikoa eta piperra edo gaztaia...).
 Arrainak: kroketatan, albondigatan, pizza atun eta antxoakaz (etxean egindakoak), piper beteak, atun edo makailao tortillea, zopatan, entsaladetan (atuna, gulak, ganbak..).

Amaitzeko, afaldu barik geratuz (gosaria bertan behera itxita bezela) ez gara argalduko. Frogatuta dago argaltzeko ez dala onuragarria ezta beharrezkoa be zenbait jatordu baztertzea eta goseagaz ibiltea. Eguneko ganerako jatorduak osotuko dituan afari arin bat da gomendagarriena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu