Monvinic Bartzelonan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-07-21 12:34   Jan edanak

Ardaoaren kulturearen zabalkunderako izango dan nazinoarteko gune bat edegi barri dabe Bartzelonan, Monvínic, Sergi Ferrer-Salat, farmazigintzako enpresaburu eta ardaogile danaren eskutik.

Ardaoaren kulturearen zabalkunderako izango dan nazinoarteko gune bat edegi barri dabe Bartzelonan, Monvínic, Sergi Ferrer-Salat, farmazigintzako enpresaburu eta ardaogile danaren eskutik. Edonorentzako topalekua da; ardaozalea besterik barik danarentzat zein oso adituarentzat, profesional zein turistentzat, beraz, beste atxaki eder bat Bartzelonara joan ahal izateko.

Bartzelona erdian kokatua dago, Rambla Catalunya eta Balmes artean, Eixampleren bihotz bihotzean, Diputación kalean, 249. zenbakian. Gune honek 500 metro koadro ditu eta Alfons Tost diseinatzaileak eginiko espazioen banaketa eta dekorazinoa. Bertan, teknologia barrien aukera guztiak ikus daitekez, besteak beste, barruko aukera guztien barri jakiteko karta digitalizatua non bertako bodegearen aukera guztiak kontsultau ahal diren, produktore diran lurraldeei buruzko informazinoa, e.a.

Liburutegi eder bat be badago bertan, hizkuntza desbardinetan argitaraturiko liburuz osotua eta danen leitmotiva edo gaia ardaoa da (mahastigintzea, enologia, historia, geografia, kata,…). Munduko gidarik garrantzitsuenak be hantxe dagoz eta subasta onenetariko katalogoak be bai. Bertako beste sail garrantzitsu bat, ardaogintzearen inguruko aldizkarien harpidetzena da, izan be, nazinoarteko zein Catalunyako 30 aldizkaritik gora dagoz publikoaren esku edozein kontsulta egin ahal izateko. Hori dana, inguruetan ordenadore ugari dagozalarik wi-fi eta guzti, edozeinek edozein momentuitatn edozelako kontsultak egin ahal izateko. Bertako dokumentazino zentrua be aitatu behar, iraunkorra da eta uneoro gaurkotua, gainera hazten joango dana, oraindino hasierea baino ez baita.

Bodega edo upategia, proiektuaren zatirik garrantzitsuenetarikoa da. Ikusgarria, altzairuzko plantxez banatua hainbat sailetan eta ardaoak kokatzeko oso era errazagaz, izan be, panel bakotxak letra bat eta zenbaki bat dauka eta holan, oso erraza subertetan da bila gabilzan edozein ardao bere zulotxoan topetea. Ardao bakotxeko bizpahiru botila edo dagoza, saldu ahala berripinten dituelarik. Labur esateko, munduan dagoan ardao dibersidadearen erakusleiho izan nahi dau.

Ardao aukeraketea, urte askotako lanaren ondorioa da. Maitasunez aukeratuak, 4.000 erreferentziatik gora ditu honezkero. Bestalde, nabarmentzekoa da mundu zabaleko ardaoak egon arren, hasi Californiatik eta Hegoafrikarainokoak, zenbat ardao dagozan Zelanda Barrikoak, 1.500etik gora, hain zuzen be.

Wine bar bat be badauka, eta bertan, egunero egunero aldatzen joaten diran 30 ardaotik gora probau daitekez. Eta ardao horreek aurkezteko, sommelier ugarik osotzen daben talde handi bat dabe; horreen buru César Cánovas dabil, bi aldiz espainiar estaduko txapeldun eta Isabelle Brunet frantziarra be taldean dago.

Eskaintza gastronomikoa bestalde, Sergi de Meiàren ardurea da eta Catalunyako sukaldaritza tradizionala dau oinarri, besteak beste, bertako hestekiak eta gaztaiak, jakina, ardaoagaz batera jateko aproposak.

Kontuak kontu, Bartzelonak, uri kosmopolita honek, beste gune erakargarri bat dauka mundu zabaleko turistak erakarteko modukoa, Monvinic, hain zuzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu