Graffiti lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago
2007-05-29 02:00Gazteen sormena eta produkzino artistikoa sustatzeko helburuagaz, garagarrilaren 14an Gernika-Lumon izango dan Graffiti Lehiaketearen hirugarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Izena emoteko epea garagarrilaren 4an amaituko da.
Aisiola begirale eskoleak begirale titulua eskuratzeko ikastaroaren matrikulea zabaldu dau
2007-05-29 02:00Ikastolen Alkarteko Aisiola begirale eskoleak 2007-2008 ikasturteko haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua atarateko ikastaroaren matrikulea zabalik dauka. Matrikulazino epea irailaren 12ra arte egongo edegita eta ikastaroaren plan osoa, baldintzak eta matrikulazinorako fitxea www.bieikastola.net webgunean dagoz.
Euskal taldeen loraldia Leioako Umore Azokan
2007-05-29 02:00 Kulturea
Maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitarteko Leioako Umore Azokan parte hartuko daben euskal konpainien ikuskizunen aurkezpena egin dabe Bilbon.
‘Dra’, Euskal Eskola Publikoaren XVI. Jaia Ondarroan bagilaren 3an
2007-05-29 02:00Aurtengo edizinoko barrikuntzen artean, Kepa Junkerak 1998. urtean idatzi eta interpretautako kantu baten moldaketea da aitagarriena. Modu honetan, Arbaso talde ondarrutar gazteak Junkeraren kantua berbak ukutu barik moldatu dau euskal rock herrikoira hurreratzen diran soinuakaz.
Kinteto Musikenek Caja Madridek antolaturiko Acordes 2007 Ganbera Musikaren I. Lehiaketako lehen saria irabazi dau
2007-05-28 02:00 MusikeaKinteto Musikene taldeak Caja Madridek antolatu dauen Acordes 2007 Ganbera Musika Lehiaketako lehenengo saria irabazi dau eta, era horretara, Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren izenean, Espainia osoko Goi Kontserbatorio guztien artean ganbera talde onena da.
UNED-Bergarako Udako Ikastaroetan izena emoteko epea maiatzaren 31n amaituko da
2007-05-28 02:00Aurtengo edizinoan 32 ikastaro eskainiko dira, bagilaren 12tik 29ra bitartean eta ezaguerearen arlo desbardinetako gaiak lantzeko helburuagaz.
Urtsuan zazpi leio...
2007-05-28 02:00Urtsuago Jauregia Baztan aldean, Nafarroan, dago, hain zuzen be Arizkunen, agoten herrian. Gaur egun itxuraz aldatuta dagoan arren, gerrarako sasoi bateko horma eta defentsak erabat galduta eta aldatuta, oraindino igarten jako bere garaian sano garrantzitsua izan zala.
Instep talde oiartzuarrak irabazi dau Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketea
2007-05-28 02:00 MusikeaOiartzungo Instep taldeak irabazi dau Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketea, joan dan zapatuan, maiatzak 26, Supertrooper eta Xikinkei taldeakaz batera Loiolako Gaztetxean egin zan final handiaren ondoren.
‘Miatu erraz’, Interneten euskerazko testuak erraz eta zehatz bilatzeko tresna barria
2007-05-28 02:00Euskerazko webguneak indexau eta indize honeen gainean bilaketak egiteko funtzinoak eskaintzen dituan liburutegia da ‘Miatu erraz’ izenekoa.
Suicidal Tendencies, Ill Niño, The Accüsed, Dayglo Abortions eta Golers taldeak bagilaren 1ean Bilbon
2007-05-25 02:00 MusikeaSuicidal Tendencies 1980ko hamarkadako Kaliforniako hardcore eszena indartsuko talde handienetakoa da. Sortu eta gitxira metal soinuak sartu zituen euren kantuetan eta 'crossover' legez ezagutu zan musikako ikur bihurtu ziran. ‘Suicidal Tendencies’ edo ‘Join The Army’ lako diskoak klasikoak dira bere generoan. Zuzenean sekulako ikuskizuna eskaintzen dabe.
Mintza Eguna 2007 Donostian
2007-05-25 02:00Igazko Iruñeko jaiari lekukoa hartuta dator aurten Donostiara Mintza Eguna bagilaren 2an, Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagun eta abarrak alkartu eta hurreratzeko antolatutako jaia.
L'ivresse du pouvoir
2007-05-25 02:00 Zinema kritikakFilm honetan gaurkotasun handiko gaia jorratzen da: norbanakoen ustelkeria morala eta itxurakeria. Film burutsua eta argia, baina, esan lez, arima eta bizitasun bakoa.
Mendebaldeak badu ekialdea
2007-05-25 02:00 Euskerea berbagaiZuberoa: hizkuntza, literatura eta etorkizuna
Mendebaldeko hizkerea aztertu, egokitu eta prestigiatuz, euskerea bera indartzeko helburua dauen Mendebalde Kultura Alkarteak XI. Jardunaldiak egingo ditu gaur eta bihar (maiatzaren 25ean eta 26an) Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien aretoan.
Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazleen gutunak argitaratu ditue
2007-05-25 02:00 KultureaGipuzkoako Foru Aldundiak Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazle klasikoen gutunak jasoten dituen liburuak argitaratu ditu. Paulo Iztueta, Lourdes Otaegi eta Jon Diez irakasleek jaso ditue liburuen idatziak.
111 Akademiak aurkezpena egingo dau Bilbon akademiakide barrien bila
2007-05-25 02:00Manuel Larramendi Kultur Bazkunak sortu barri dauen 111 Akademiak aurkezpena egingo dau Bilbon akademiakide barriak lortzeko asmoz. Euskal literaturzaleen lehenengo akademia honek Euskal Herri osoko 111 akademikide hartuko ditu. Akademikide honeek irakurle arruntak izango dira, 111 Akademiaren bidez euskal irakurleari protagonismo gehiago emon gura jakolako euskal literaturgintzearen barruan.
HPSk LanHitz programarako lan tresna barriak aurkeztu ditu
2007-05-25 02:00 Euskerea berbagaiLanHitz programako laguntza tresna barriak ondokoak izango dira: diagnostikorako aplikazinoa, nahi dauen enpreseak euskerearen egoerearen gainean bere diagnostikoa egin daian; agiri-ereduen bankua, esparru sozio-ekonomiko pribatuan ohikoak diran euskerazko ereduak eta eredu elebidunak eskura jarriko dituana; CRM (Customer Relationship Management), enpresa batek bezeroakazko dituan harremanak kudeatzeko sistemea; eta LanHitz webgunea.
Martxan dagoz CAF-Elhuyar sariak
2007-05-25 02:00Urtero legez, CAF-Elhuyar sariak jarri ditue martxan CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak. Aurtengoa hamabosgarren edizinoa da eta lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da. 2008ko martian jakinarazoko ditue irabazleen izenak.
Getxoarte 2007 arte sortu barrien aretoan izena emoteko epea zabalik
2007-05-24 02:00Getxoarte 2007 ekitaldian parte hartzeko baldintzak eta oinarriak Kultur Etxean eta udalaren webgunean (www.getxo.net) dagoz eskuragai. Ganera, 94 431 92 80 eta 94 491 40 80 telefono zenbakien bidez be eska daiteke informazinoa. Izena emoteko epea datorren urriaren 11ra arte egongo da zabalik.
Topagunearen 10. urteurrenaren jaia Durangon
2007-05-24 02:00 Euskerea berbagaiEkitaldia Plateruena Kafe Antzokian izango da 19:30etik aurrera eta aurkezpena Kike Amonarrizek egingo dau. Iñaki Arrutik Topagunearen sorrerako garaiak gogoratuko ditu eta Karmen Irizar Topaguneko lehendakariak federazinoak bihar-etzirako dituan erronken barri emongo dau. Ekitaldi labur honetan Kristina Mardaras bertsolariak be parte hartuko dau eta baita jazz laukote batek be.
Gernika-Lumoko udalak, ‘Bertsolaritzea 2006-2007 ikasturtea’ proiektua garatzeagaitik, BIE diruz lagundu dau
2007-05-24 02:00 BertsolaritzeaIkasturtean zehar, ‘Bertsolaritzea Gernika-Lumon’ egitasmo honen barruan ikasgeletara eroan da bertso mobimentua, bertso klaseak, bertso saioak ikastetxeetan, edota bertso txapelketak antolatuz.

















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...