Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak Lekeition eskainiko dau kontzertua abuztuaren 10ean
2008-08-11 12:21 MusikeaTaldeak azken diskoetako 'onena' interpretauko dau 'Iparraldetik Hegoaldera eta Ekialdetik Mendebaldera' izenburuko saioan. RTVE Música zigiluagaz kaleratu dituan bere bi diskoetako abestiak interpretauko ditu talde bilbotarrak.
Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko dau bihar, abuztuak 10, Lekeitioko Andra Mari Basilikan, 22:00etan hasita. Bizkaiko Foru Aldundiak babesturiko 'Udako Jaialdiak' egitasmoaren barruan, 'bidaia musikal bat' egingo dau orkestra bilbotarrak emonaldian.
Orkestrak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, taldeak azken diskoetako 'onena' interpretauko dau 'Iparraldetik Hegoaldera eta Ekialdetik Mendebaldera' izenburuko saioan. RTVE Música zigiluagaz kaleratu dituan bere bi diskoetako abestiak interpretauko ditu talde bilbotarrak.
Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa Loroño familiak musikearen arloan eginiko lan artistikoagaz lotuta dago. Josu Loroñok sortu eban taldea 1963an eta bere alaba Amagoia da egun taldeko zuzendaria, orkestrearen presidentea dan Asier bere nebeagaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!