Danetara, 222 ikaslek parte hartu dabe Udako Eskola ekimenean

Bizkaie! 2008-08-14 15:05

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programearen helburua eskolan arazoak dituen ikasleei arlo horretan laguntzea da. Barrutien arabera, programan parte hartu daben 22 umeetatik gehienak 5. Barrutikoak (Ibaiondo) izan dira.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Udako Eskola programeak eskolan arazoak dituen ikasleei arlo horretan laguntzeko programan 11 eta 16 urte bitarteko 222 ikaslek parte hartu dabe, 2007an baino 62 gehiagok. Parte-hartzaile horreetatik, 96 neskak izan dira eta 126 mutilak. Aurtengo edizinoari amaierea emoteko, ohiko jaia egingo da San Inazio ikastetxean.

Barrutien arabera, programan parte hartu daben 22 umeetatik gehienak 5. Barrutikoak (Ibaiondo) izan dira. Ondoren, honela banatu dira: 27, 1. Barrutikoak (Deustu); 27, 2. Barrutikoak (Uribarri); 46, 3. Barrutikoak (Otxarkoaga-Txurdinaga); 13, 4. Barrutikoak (Begoña); 21, 6. Barrutikoak (Abando); 19, 7. Barrutikoak (Rekalde); eta 15, 8. Barrutikoak (Basurtu-Zorrotza).

Parte hartu daben umeen eskola-maileari jagokonez, 124 ikasle DBHn dagoz; 82 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailatakoak dira; eta hamar ikaslek LHI edo UOHI egiten dabe. 222 ikasletatik 67k euskeraz ikasten dabe eta 155k gaztelaniaz.

Udako Eskola proiektu integrala da, ludikoa eta hezkuntza arlokoa. Proiektuaren asmoa da lan praktikoa eta instrumentala garatzea, baita ezagutza kontzeptualak, ikasteko estrategiak eta jarrerak eta balioak be, eskolako arazoak eta eskola-porrotak zuzentzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu